Bernifal: Vézerè haraneko kobazulo apaindu bat

Bernifal haitzulo apaindua Dordoinako departamenduko Meyrals herrian kokatzen da,  Vézerè ibaiaren arroan, mundu osoan labar arte kontzentraziorik handienetako bat gordetzen duen eskualdean. 1979an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen Vézerè haraneko Historiaurreko lekuak eta apaindutako kobazuloak multzoaren barruan.

Haranaren ondotik 50 metro inguruko altueran aurkitzen da kobazuloa, gaur egun errepidetik 500 metro ingurura.bernifalIMG_0014sm

1902an bertako galerietan 110 irudi grabatu eta margotu aurkitu ziren eta 1904tik legez babestuta dago. Kobazuloak ez zuen bandalismo ekintzarik sufritu, beraz, irudiak oso egoera onean mantentzen dira, asko kaltzitak modu naturalean estaltzen dituen arren, faktore horrek irudi batzuen identifikazioa zaildu egiten du.

Jatorrizko sarrera harri jausi natural batek erabat blokeatuta dago, gaur egungo sarrera estua eta zaila da, horrek ere irudiak babestea erraztu egin du.

Kobazuloa pasabide luze bat da eta bertan hiru gela zabaltzen dira, irudi gehienak bigarren aretoan daude, kaltzita pilaketa txikiena duenean eta hezetasun gutxiena metatzen duenean. Kopuru aldetik, irudi grabatuak gailentzen dira, oso lerro sakonekin eginak, baina badira margo gorriak eta beltzak ere, batez ere zeinuak adierazteko erabili da margoa.bernifalIMG_0019sm

Bertan errepresentaturiko animalien artean mamuta da nagusi, zaldiak, bobidoak, oreinak, ustezko hartz bat, ustezko hiru esku eta berrogeita hamar zeinu inguru daude, azken horien artean Vézerè haranaren bereizgarri diren tektiformeak, puntuen estanpatu geometrikoz osaturiko teilatu formako zeinuak.bernifalIMG_0020wide

Bernifal duela 15.000 urtetik duela 10.000 urte ingurura okupatuta egon da, Madeleine aldiaren parterik handienean, irudiak ere garai horretan eginak dirudite.

arazi

Leave a reply

X