Maiatzaren 8an Ekaingo zaldiaren festa!

Eguna / Día: 2016ko maiatzak 8, igandea / 8 de mayo de 2016, domingo
Lekua / Lugar: Sastarrain bailara – Zestoa / Valle de Sastarrain – Zestoa

Sastarrain bailarak (Zestoa) merezitako omenaldia eskainiko dio Ekaingo zaldiari! Ekainberrik eta Sastarrain Baserri Eskolak antolaturiko jaia da, zaldia omentzeko festa.

Zaldiak betidanik izan dira protagonista Sastarrain bailaran. Gizakiak duela 14.000 urte Ekaingo koban marraztu zituzten animalia eder hauek. Garai hartako gizakiek, zaldia miresten zutelako, ederrak zirelako, babestu edo laguntzeko…nork daki zergatik marraztuko ote zituzten! Dudarik gabe esan daiteke zaldia Historiaurretik izan dela Zestoako historiaren protagonista.
Duela 14.000 urteko Zestoan zebiltzan zaldiak Przewalski (Equus ferus prezewalski) arrazakoak ziren, Ekaingo margoetan eta beste hainbat kobetako labar artean agertzen den zaldi arraza da, ia galzorian dagoena. Przewalski zaldiak sekula ez dira etxekotuak izan.
Przewalski zaldia, bere tamainagatik, ponien sailkapen taldean sartu liteke, hainbat adituk sailkapen horretatik kanpo kokatu behar dela esan arren.ZALDIEN_FESTA01
Gaur egun ezagutzen ditugun zaldi arrazak Prezewalski zaldiaren oinordekotzat har genitzake, arraza desberdin asko sortu dira eta espezieak aniztasun zabala hartu du. Gaur egun Sastarrain bailarak zaldiari loturiko eskaintza zabala du, Ekainberrin ikus daitezkeen Gizateriaren Ondare izendaturiko margoetatik hasi eta Sastarrain Baserri Eskolak eskaintzen dituen zaldi gaineko txangoetaraino, bai zaldiak, baita pottokak ere, protagonista dira haranaren egunerokoan.ZALDIEN_FESTA02

Maiatzaren 8rako egitarau zabala antolatu da, zaldia protagonista dela, familia giroan egun ederra pasatzeko aukera eskaintzen duena. Denok zaudete gonbidatuak! Anima zaitezte maiatzaren 8an Ekaingo zaldiaren festan parte hartzera!

Egitaraua / Programa

Pottoka eta zaldien etorrera Iraetatik Zestoara 10:00-11:00
Llegada de las pottokas y los caballos de Iraeta a Zestoa

Ekainberriko bisita gidatuak 11:00-18:00
Visitas guiadas de Ekainberri

Zaldian eta pottoketan ibilaldia Ekainberri eta Ekain kobaren artean 11:00-14:30
Paseos a caballo y pottoka entre Ekainberri y la cueva de Ekain

Kalesan ibilaldia Lili Jauregitik Ekainberrira 11:00-14:30
Paseo en calesa desde el Palacio Lili a Ekainberri

Zaldien erakustaldia Ekainberriko belardian: saltoak… 12:00-12:30
Exhibición de caballos en la campa de Ekainberri: saltos…

Hitzaldia Ekainberriko belardian Euskaraz/Euskera 12:30-13:00
Conferencia en la campa de Ekainberri

Bazkaria Sastarrain Baserri Eskolan 13:30-14:00ZALDIEN KARTELA
Comida en la Granja Escuela Sastarrain

“Lilitarren ohorea” antzezlana –Lili Jauregia- Gazteleraz/Castellano 11:30-12:00
Obra teatral “El honor de Lili” –Palacio Lili- Euskaraz/Euskera 12:30-13:00
Gazteleraz/Castellano 16:30-17:00
Euskaraz/Euskera 17:30-18:00

Ekain Abentura Gazteleraz/Castellano 12:00-13:00
Aventura Ekain Euskaraz/Euskara 13:00-14:00
Gazteleraz/Castellano 16:00-17:00
Euskaraz/Euskera 17:00-18:00

Ogia egiten ikasteko tailerra Sastarrain Baserri Eskolan –Euskaraz 15:00-17:30
Taller para aprender a hacer pan en la Granja Escuela Sastarrain –Euskera

Ekintza bakoitzeko tiketen prezioak / Precio de los ticket de cada actividad:
– Ekainberriko bisita / Visita a Ekainberri:
o Helduak / Adultos: 6,00 €
o Haurrak / Niños/as: : 5,00 €
o – Ekain Abentura / Aventura Ekain: 2,00 €
– “Lilitarren ohorea” antzezlana / Obra teatral “El honor de Lili”:
o Helduak / Adultos: 5,00 €
o Haurrak / Niños/as: 4,00 €
o – Zaldi edo pottokan bidaia + kalesan ibiltzeko aukera / Paseo a caballo o pottoka + opción de montar en la calesa:
o Helduak (zaldia) / Adultos (caballo): 5,00 €
o Haurrak (pottoka) / Niños/as (pottoka): 3,00 €
– Bazkaria / Comida:
o Helduak / Adultos: 13,00 €
o Haurrak / Niños/as: 5,00 €
– Ogia egiteko tailerra / Taller para hacer pan: 8,00 € (merienda barne/incluida)

Bazkariko menua / Menú de la comida: Helduak/adultos: 13,00€ Haurrak/umeak: 6,00€
Helduak/Adultos:
Entsalada, paella, oilaskoa patatekin (pollo con patatas), ijito besoa (brazo gitano), kafea eta ardoa-vino.
Haurrak/niños:
Makarroiak, oilaskoa patatekin(pollo con patatas), izozkia (helado) eta ura(agua)

info: www.ekainberri.eus info@ekainberri.com Tlfn: 943 868 811

arazi

Leave a reply

X