Museoen Nazioarteko Eguna Ekainberrin

Maiatzaren 18an Museoen Nazioarteko Eguna ospatzen da Museoak eta paisaia kulturala lemapean.

Ekain haitzuloa, Madeleine garaiko bere labar-pinturengatik ezaguna, 1969an aurkitu zen. Pintura hauek ezkutuan egon ziren milaka urtez, haitzuloaren mikroklima hauskorrean, bere kontserbaziorako ezin egokiagoak diren baldintzetan, babestuta.

Nola eman zitekeen gizateria urrun horren egonezinen lekukoa ezagutzera berari kalterik eragin gabe?IMD2016_tri

Behar honetatik sortu zen Ekain haitzuloaren erreplika, Ekainberri, eraikitzeko ideia. Erantzun honi esker orain aurkitu, ezagutu eta sentitu dezakegu Paleolitoko euskal ondare artistiko hau, 2008ko uztailaren 7an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatua.

  • Maiatzaren 21ean Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko Ekainberriko sarreren prezioan %50eko deskontua egingo da.
    • Bisita gidatuetan historiaurreko paisaiak bertan bizi ziren gizakietan eta beraien bizimoduan nola eragiten zuten erakutsiko da.
    • Ekain Abenturan, bisitariek paleolitoan bizirauteko beharrezkoak ziren sua egin,margotu eta kanpoaldeko zirkuitu batean ehizatzen ikasiko dute.
  • Bisita eta abenturan parte hartzeko lekua aurretik erreserbatzea komeni da.
  • Sortu (zure) labar artea” jarduera
    • Maiatzaren 21ean Ekainberrira hurbiltzen diren bisitariek euren labar artista gaitasunak erakusteko parada izango dute. Ekainberriko liburutegi txokoan mahaiak izango dira margolanak burutzeko beharrezko material guztiarekin, behin lana bukatuta, artistak bere etxera eramateko aukera izango du.

Jarduera hau librea izango da egun horietan Ekainberri bisitatzeko sarrera erosten duen edonorentzat, ordutegiaren barruko edozein momentutan burutu ahal izango da.

arazi

Leave a reply

X