Cougnac: labar artea geologiaren paradisuan

Cougnac haitzuloa Payrignac komunan aurkitzen da, Gourdon herritik gertu, Frantziako hegomendebaldeko Lot departamentuan. Sistema elkarrengandik 200 metrotara kokaturiko bi kobek osatzen dute, lehenak egitura geologiko ugari gordetzen ditu, adibidez tutu formako estalaktitak, bigarrenak berriz, Goi Paleolitoko apaindurak.

Irudiak 1952an aurkitu ziren, estilistikoki Lot haraneko beste haitzulo batzuetakoen antzekoak dira. Oreinak, megazeroak, basahuntzak eta mamutaren marrazkiak aurkitu dira, baita giza irudi eskematiko batzuk eta zenbait zeinu gorri eta beltz ere, horien artean hatzekin egindako markak. Gai horietako batzuk oso arraroak dira Europako labar artean.Cougnac2
Gizakia inoiz ez zen haitzulo honetan bizi izan, bere erabilera erabat zeremoniala izan zen, erritualetarako espazio bihurtuz. Bertako irudien ikuspena aldatu egiten da haitzuloaren hezetasun mailaren arabera, zenbait lekutan estalagmitak apurtu egin zituzten artelanak hobeto ikusi ahal izateko.cougnacibex2
Giza irudietako bat arma ugarik zaurituta ageri da, beltzez margoturiko gizon biluzi bat da, megazero gorri baten barruan kokaturik dago eta basahuntz eder batetik gertu, multzo berezi bat osatuz. Gorputzean arma bezala interpretatu diren marra ugari ditu. Europa osoan zaurituriko hiru giza irudi bakarrik aurkitu dira.cugnac 3
Cougnac izan zen Europa osoan Karbono 14 metodoa zuzenean aplikatuz dataturiko Paleolitoko artedun lehen kobazuloa, 80. hamarkadaren bukaera aldean izan zen eta probek bi dekorazio fase bereizi zituzten. Lehena Gravete aldikoa (duela 25.000 urte inguru) da, aldi beraren barruan, duela 21.000 inguru ere egin ziren irudiak; eta bigarren fasea, milaka urtean haitzuloa utzita egon ondoren, Madeleine aldikoa (duela 14.000 urte inguru) dugu.

arazi

Leave a reply

X