Oreinak badoaz Ekainberritik

Oraindik horretarako data zehatzik ez dugun arren, datozen egunetan Ekainberriko belardian dabiltzan oreinak Pagorriaga etxaldera itzuliko dira negua pasatzera.
Aurtengo martxoan bost kide berri eta oso berezi iritsi ziren Ekainberriko familiara, lau zangodun bost kide iletsu, Beasainen kokaturiko Pagorriaga etxaldeko ko etxaldetik zetozen bost orein, lau eme eta ar bat.

Oreinak Ekainberrin izatearen helburua bisitariari Paleolitoko munduan murgiltzeko aukera ematea zen, Historiaurreko gizakiak inguru honetara batez ere oreinak ehizatzera etortzen zirelako.
Sei hilabete pasatxo hauetan Ekainberriko zelaian egin dute beraien bizimodua, bertako paisaiaren elementu bat gehiago bihurtu dira eta udan zehar, Historiaurreko kanpalekuaren garapenerako ezinbesteko faktorea izan dira.14225343_1141847779223631_9221540322447566727_n
Ekaingo biztanleen biziraupenaren gakoa izan ziren animalia eder hauekin bizikidetzan eta eguneroko lanean egin ditugu azkeneko hilabeteak, hilabete hauetan beraiek ezagutzen eta beraiek tratatzen ikasi dugu.
Udazkena urtaro erabakigarria da oreinarentzat, beraien erreprodukzio sasoia izaki, gure zelaiak ez du horretarako baldintza egokirik eskaintzen. Horregatik, urriaren erdialdean gure lagunak beraien jaiotetxera itzuliko dira, Gipuzkoaren bihotzean kokaturiko mendietara.
Azken egun hauek aukera bikaina izan daitezke Ekainberri bisitatu, Historiaurreko abentura bizi eta gure lagunei agur esateko.

arazi

Leave a reply

X