Placard: hegazti formako zeinuen kobazuloa

Le Placard koba Vilhonneure komunako Rochebertier herrixkan kokatzen da, Charante departamenduan. Ahoa Tardoire ibaiaren mailatik 17 metrotako altueran dago, eskuineko arroan.

Bere sarrera zabalak trapezoide itxurako gela batera darama, 17 metroko luzera, 9 metroko bataz besteko zabalera 10 metroko altuera dituena, ezkerrerantz bi galeria txiki eta eskuinerantz handiago batekin.

Haitzuloa 1853 inguruan aurkitu zen, 1864tik indusketa ugari egin dira bertan, askotan metodologia eskasarekin eta kalte handiak sortuz. Erdi Paleolito (150.000-40.000 urte) eta Goi Paleolitoko mailak aurkitu dira, bereziki Solutre aldikoak (20.000-16.000 urte) eta Madeleine aldikoak (16.000-8.500 urte).Placard 1

Kobazuloa askoz lehenagotik ezaguna izan arren, labar artea 1988an aurkitu zen, Solutre aldiko sedimentu geruza batek estalita, geruza horretan topaturiko hezur bat erradiokarbono bidez datatu zen.Placard2

5 metro inguruko friso batean grabaturiko hainbat animali irudi (zaldiak, basahuntzak, oreinak eta identifikatu gabeko zenbait) eta zazpi Placard edo hegazti formako zeinu aurkitu ziren, barrurago beste bost daude. Hau da munduan mota honetako zeinu gehien aurkitu den kobazuloa, guztira 12 dira, denak grabatuak, batzuk margotuta ere egon zitezkeen arren.

Placard zeinuek hegazti baten irudi sinplifikatua gogora arazten dute, bi hegalek erremataturiko gorputz batek osatuta daudela baitirudi.placard-engraving-horse

Honelako zeinu margotuak  Pech Merle eta Cougnac-eko haitzuloetan ere aurkitu dira, Solutre aldiko oso antzeko kronologiekin. Hiruak elkarrengandik 150 kilometro ingurura daude, ikerlariek inguru horretan kultur multzokatze bat gertatu zitekeela uste dute, edo arbaso komun batek hiru haitzuloak bisitatu zituela. Zeinu mota batzuk markatzaile etniko ere kontsideratu izan dira.

arazi

Leave a reply

X