Archive | Arkeologia esperimentala

2016 urtearen balorazioa Ekainberrin

Ekainberriren bisitari kopurua %7an handitu da 2016an, guztira 31.000 erabiltzaile

 

Ekainberrik eta Lili Jauregiak, biak Zestoan kokatuak, 2016an bisitari kopuruan %7ko hazkundea izan dute 2015arekiko, guztira 31.000 erabiltzaile izatera iritsiz.

Ekainberriko bisitari kopurua bigarren urtez jarraian hazi da, 2016an 28.237 erabiltzailerekin 2015eko 26.481en eta 2014ko 24.854 erabiltzaileen aurrean.

Lili Jauregian, Ekainberriko eskaintzan barneratua jauregian bertan martxotik abendura egiten diren bisita antzestu ikusgarriarekin, bisitari kopurua 2.800ekoa izan da 2016an, 2015eko 2.559ren aurrean, %9ko hazkundea.

2008an Ekainberri (www.ekainberri.com) ireki zenetik, eta 2013an Lili Jauregia (www.lilijauregia.com), guztira 259.675 izan dira kobazuloaren erreplika nahiz jauregia ezagutzeko sarrera erosi duten erabiltzaileak. Ekainberrik 246.323 bisitari hartu ditu eta Lili Jauregian 13.352 bisitari sartu dira ireki zenetik.

Bisitarien tipologiari dagokionez, eta esanguratsuenak aipatzeagatik, esan eskaintza didaktikoko publikoak 2016ko bisitari guztien %40a suposatzen duela, helduek guztiaren %30a, jubilatuek %10a, gazteek %17a eta 6 urtez azpiko haurrek %3a. Continue Reading →

0

Kanide lagun berria Zestoako Liburutegian

Abenduaren 7an Kanide Historiaurreko pertsonaian oinarritutako idazketa eta marrazketa tailerra izan genuen Zestoako Udal Liburutegian, ekitaldiaren bultzatzailea Donostia / San Sebastián 2016 ko Olatu Energia ekimena izan zen.img_0927

Tailerraren arduradunak Iñaki Sainz de Murieta antropologo eta idazlea eta Miguel Berzosa ilustratzailea izan ziren, ordubetean zehar, liburutegira hurbildu ziren neska-mutil zestoarrei ipuin bat nola sortu eta nola marraztu esplikatu zien.

Kanide Historiaurreko umearen ideia Ekain kobazuloan sortu zen eta hori izan da aurkezpen moduan funtzionatu duen tailer hau Zestoako Liburutegian egiteko aitzakia.img_20161207_182344

Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailak ikasten ari diren zazpi neska-mutil zestoarrek hartu zuten parte tailerrean, idazle eta marrazkilari bokazioak hasteko modu paregabea!img_0928

Tailerraren bukaeran, Iñaki eta Miguelek aurreratu zituzten laister Kanideren abentura berri bat kalean izango dela eta aurreratu ziguten Zestoak izango duela zer esana hirugarren ale honetan.

0

Oreinak badoaz Ekainberritik

Oraindik horretarako data zehatzik ez dugun arren, datozen egunetan Ekainberriko belardian dabiltzan oreinak Pagorriaga etxaldera itzuliko dira negua pasatzera.
Aurtengo martxoan bost kide berri eta oso berezi iritsi ziren Ekainberriko familiara, lau zangodun bost kide iletsu, Beasainen kokaturiko Pagorriaga etxaldeko ko etxaldetik zetozen bost orein, lau eme eta ar bat. Continue Reading →

0

Hurbildu Historiaurrera!

Abuztuan zehar, Historiaurreko gizakiak bezala margotu, sua egin eta ehizatzeaz gain, haragia sutan erre eta dastatzeko aukera eskaintzen da Ekainberrin.

Historiaurrea bere osotasunean bizitzeko aukerak zabaldu egin dira uda honetan Ekainberrira hurbiltzen diren bisitarientzat. Uda honetan Ekainberrira hurbiltzen denak UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatutako margoak ezagutu ditzakete, “Ekain Abentura” esperientziaren bitartez orain dela 14.000 urteko gizakiek nola margotzen zuten, sua nola egiten zuten eta nola ehizatzen zuten ikasi, eta gainera, esperientzia hau zabaltzeko gune berri bat sortu da: Historiaurreko kanpalekua. Continue Reading →

0

Ekaingo margoen presentzia “Una historia de Vasconia” programan

Una historia de Vasconia Alberto Santanak telebistarako prestatu eta bultzatutako abentura bat da, dokumental saio honen helburua lurralde honen historiari buruz dauden mitoak bertan behera uztea da.

Saio honen euskarazko bertsioa 2015ko udazkenean eskaini zuen ETBk, orain gaztelerazko bertsioa iritsi da eta lehen atala El mito de la caverna izan da, bere zati bat, Ekaingo margoei eskainia, Ekainberrin grabatu zen.

 

0

Ekainfest ekainaren 12an Zestoan

Ekainaren 12an Ekainfest ospatuko da Zestoan, ‘Bizi Historiaurrearen xarma’ lelopean dator Ekainfest jaialdiaren aurtengo edizioa! Herritarrek eta bisitariek festa egun bikainaz gozatzeko aukera izango dute. Beste behin ere, Ekainfesten protagonista Ekaingo gizakia izango da.

ekainfest 2016 programa

Continue Reading →

0

Helbidea:

Portale kalea 1

20740 Zestoa (Gipuzkoa)

Telefonoa: 943 868811 Fax: 943 868812

e-posta: info(a bildua)ekainberri.com

www.ekainberri.com