Archive | Bideoblog

Abenturazale onenek ere Ekainberrin biziraupen teknikak ikasten dituzte

Asteburu honetan Ekainberrik gonbidatu oso berezien bisita jaso du, abenturazale ezagun eta mendi munduko talde bat, ekainberri_bisita_martxoak12Zestoara hurbiltzeko egun batez Himalaia eta urrutiko beste txokoak alde batera utzi eta gero. Ekaingo erreplika bisitatu eta euskal kostaldeko labar pintura ikusgarrienak ezagutu ondoren, taldeak Ekain
Abentura esperientzia bizi izan du.
Bisitaren zati horretan egur eta harriekin sua egin eta ehiza teknikak hobetzeko aukera izan dute, etorkizuneko espedizioetan oso erabilgarriak egingo zaizkien trebetasunak.
Continue Reading →

0

Magdalena de Amilibia Lili Jauregira itzuli daMagdalena de Amilibia vuelve al Palacio de Lili

Ia hiru mende bete dira Magdalena de Amilibia eta Sebastián de Lilik Zestoan ibaiaren beste aldean zuten Jauregi ikusgarria itxi, maizterren eskuetan utzi eta hiribilduaren barruan kokatzen zen beste jauregi batera alde egin zutela.

Ia hiru mende bete dira Magdalena de Amilibia eta Sebastián de Lilik Zestoan ibaiaren beste aldean zuten Jauregi ikusgarria itxi, maizterren eskuetan utzi eta hiribilduaren barruan kokatzen zen beste jauregi batera alde egin zutela.
Lili Jauregia hainbat mendetan zehar jarduera ekonomiko garrantzitsuaren bihotza izan zen, bertatik zuzentzen zituzten Lilitarrek hainbat baso, baserri, errota eta burdinola. Baina mendeek aurrera egin ahala, Jauregi hau deseroso bihurtu zen garaiko behar sozial berriak betetzeko eta nagusien lekua maizterrek bete zuten.

Continue Reading →

0

Euskal Kostaldeko Geoparkea gure lurrealdea ezagutzera emateko laneanEl Geoparque de la Costa Vasca trabajando para dar a conocer nuestro territorio

Geoparkeak kultur eta natur baliabideetan oinarrituriko garapen jasangarriaren aldeko apostua egiten duten lurralde berritzaileak dira. Euskal Kostaldeko Geoparkeak ideia horiek praktikara eraman nahi ditu Zumaia, Deba eta Mutrikuko udalerrietan, Ekaingo kobazuloa ere eremu geologiko horretan barneratzen da.
Euskal Kostaldeko Geoparkearen filosofia lurraldeko biztanleria bere natur eta kultur ondarearekin harremanetan jartzea da, batez ere ingurumen geologikoarekin, ondare horrek belaunaldi berrientzat irauteko modu bakarra delako.

Proiektu hau modu sakonagoan ezagutu nahi baduzu, klikatu ondorengo link-a:

http://www.geoparkea.com/albisteak/euskal-kostaldeko-geoparkearen-bideo-promozionala/

Los geoparques son territorios innovadores que apuestan por el desarrollo sostenible basado en recursos naturales y culturales. El Geoparque de la Costa Vasca pretende llevar a cabo esas ideas en los municipios de Zumaia, Deba y Mutriku, la cueva de Ekain también se integra en ese espacio geológico.
La filosofía del Geoparque de la Costa Vasca es conectar a la población del territorio con su patrimonio natural y cultural, sobre todo con el entorno geológico, puesto que es la única forma para que ese patrimonio llegue a las generaciuones venideras.

Para conocer este proyecto con mayor profundidad, pincha el siguiente link:

http://www.geoparkea.com/albisteak/euskal-kostaldeko-geoparkearen-bideo-promoziala/

0

Helbidea:

Portale kalea 1

20740 Zestoa (Gipuzkoa)

Telefonoa: 943 868811 Fax: 943 868812

e-posta: info(a bildua)ekainberri.com

www.ekainberri.com