Archive | Eskaintza didaktikoa

2016 urtearen balorazioa Ekainberrin

Ekainberriren bisitari kopurua %7an handitu da 2016an, guztira 31.000 erabiltzaile

 

Ekainberrik eta Lili Jauregiak, biak Zestoan kokatuak, 2016an bisitari kopuruan %7ko hazkundea izan dute 2015arekiko, guztira 31.000 erabiltzaile izatera iritsiz.

Ekainberriko bisitari kopurua bigarren urtez jarraian hazi da, 2016an 28.237 erabiltzailerekin 2015eko 26.481en eta 2014ko 24.854 erabiltzaileen aurrean.

Lili Jauregian, Ekainberriko eskaintzan barneratua jauregian bertan martxotik abendura egiten diren bisita antzestu ikusgarriarekin, bisitari kopurua 2.800ekoa izan da 2016an, 2015eko 2.559ren aurrean, %9ko hazkundea.

2008an Ekainberri (www.ekainberri.com) ireki zenetik, eta 2013an Lili Jauregia (www.lilijauregia.com), guztira 259.675 izan dira kobazuloaren erreplika nahiz jauregia ezagutzeko sarrera erosi duten erabiltzaileak. Ekainberrik 246.323 bisitari hartu ditu eta Lili Jauregian 13.352 bisitari sartu dira ireki zenetik.

Bisitarien tipologiari dagokionez, eta esanguratsuenak aipatzeagatik, esan eskaintza didaktikoko publikoak 2016ko bisitari guztien %40a suposatzen duela, helduek guztiaren %30a, jubilatuek %10a, gazteek %17a eta 6 urtez azpiko haurrek %3a. Continue Reading →

0

“Kanide gure lagun berria” tailerra Zestoako Udal Liburutegian

Abenduak 7an, Zestoako udal liburutegian, idazmena eta marrazketa lantzeko tailerra egingo da Historiaurreko pertsonai berri honen egileen eskutik.

Aurtengo urrian, “Kanideren abenturak” izeneko bildumako lehendabiziko alea kaleratu zen: “Zaldien kobazuloa”. Historiaurreko pertsonai hau Miguel Berzosa eta Iñaki Sainz de Murietaren eskuetatik sortu zen eta irakurleari duela 12.000 urteko bizitza ezagutzeko aukera ematen dio. Ekain kobazuloa izan zen lehendabiziko abentura honen inspirazio iturri eta Ekainberriko lantaldearentzat ohore bat izan da. Continue Reading →

0

Ekainfest ekainaren 12an Zestoan

Ekainaren 12an Ekainfest ospatuko da Zestoan, ‘Bizi Historiaurrearen xarma’ lelopean dator Ekainfest jaialdiaren aurtengo edizioa! Herritarrek eta bisitariek festa egun bikainaz gozatzeko aukera izango dute. Beste behin ere, Ekainfesten protagonista Ekaingo gizakia izango da.

ekainfest 2016 programa

Continue Reading →

0

Hemen dira Historiaurreko III. Olinpiadak

Ekainaren 12an Ekainfest jai handia ospatuko da Zestoan egun osoan zehar. UNESCOk Ekain kobazuloko labar artea Gizateriaren Ondare izendatu izana ospatzeko aitzakiarekin sortu zen jai hau urtez urte hazten joan da eta aurtengoa zortzigarren edizioa du.Ekainfest 2016

Ekainfesten ospakizunean protagonismo berezia hartu dute Historiaurreko Olinpiadek, lau eta sei kide arteko taldeak elkarren artean lehiatzen dira Historiaurrean bizirik irauteko gai direla frogatzeko helburuarekin. Baina irabaztearen poza ez da Historiaurreko III. Olinpiadetan parte hartzeko arrazoi bakarra, ezta onena ere, arrazoirik bikainena lor daitezkeen sari izugarriak dira! Talde irabazleak 600 € dirutan eta Zestoako Bainuetxean zirkuitu termala lortuko ditu, bigarrenak 350 € eta asteburu bat Aranburu landetxean, hirugarrenak 150 € eta Fati tabernan afaria, parte hartzen duten gainontzeko taldeek ere saria izango dute.Ekainfest aurkezpena

Oraindik garaiz zaudete Historiaurreko Olinpiadetan izena eman eta sari hauetakoren bat irabazteko!

Informazio gehiagorako eta izena emateko, zuzendu Ekainberriko Informazio Puntura!

 

0

Ekainberriko zelaian benetako oreinak ikusgai

Oreinak Ekainera itzuli dira, duela 14.000 urte bezala

Ekaingo kobazuloaren eta Ekaingo gizakien egunerokoan hain garrantzitsuak ziren oreinak bertatik bertara ikusteko aukera izango dute datozen hilabeteotan bisitariek. Udaberriari hasiera ematen izango dira lau orein eme eta har bat Ekainberriko zelaian bisitariei ongi etorria eginez. Continue Reading →

0

Ekainberriko oreinen agurra

2015eko udan zehar Ekainberriren aurreko zelaian izan diren oreinak joan dira Beasaingo Pagorriaga baserrira.
Bi hilabetetan zehar Ekainberriren aurreko zelaian hiru orein eme izan ditugu, modu horretan gure inguruak neurri batean Paleolito garaiko itxura berreskuratu du.
Ekainen Paleolito garaian bizi ziren gizakiak batez ere oreinak ehizatzera etortzen ziren Sastarrain haran honetara, orein ehiztari haiei omenaldi moduan, aurtengo udan Ekainberri inguruan oreinak erakustea erabaki zen. Continue Reading →

0

Helbidea:

Portale kalea 1

20740 Zestoa (Gipuzkoa)

Telefonoa: 943 868811 Fax: 943 868812

e-posta: info(a bildua)ekainberri.com

www.ekainberri.com