Archive | Historiaurrea

Font de Gaume: polikromiaren templua

Font de Gaume Les-Eyzies-de-Tayac-Sireuil herrian dago, Dordoina departamenduan, Vézerè ibaiaren arroan, Les Combarelles, La Mouthe, Cap Blanc edo Lascauxetik gertu. 1979tik Gizateriaren Ondare da Vézerè haraneko Historiaurreko lekuak eta kobazulo apainduak multzoan.

Kareharrizko horma baten erdian dago, haranetik 20 bat metroko garaieran, sarrera harkaitzean pitzadura bat da. 125 metro inguruko garapena du, 8 metroko gehienezko altuera eta 2 edo 3 metroko zabalerarekin. Lehen irudiak sarreratik 60 metrotara daude, estugune batek babestuak. Continue Reading →

0

2016 urtearen balorazioa Ekainberrin

Ekainberriren bisitari kopurua %7an handitu da 2016an, guztira 31.000 erabiltzaile

 

Ekainberrik eta Lili Jauregiak, biak Zestoan kokatuak, 2016an bisitari kopuruan %7ko hazkundea izan dute 2015arekiko, guztira 31.000 erabiltzaile izatera iritsiz.

Ekainberriko bisitari kopurua bigarren urtez jarraian hazi da, 2016an 28.237 erabiltzailerekin 2015eko 26.481en eta 2014ko 24.854 erabiltzaileen aurrean.

Lili Jauregian, Ekainberriko eskaintzan barneratua jauregian bertan martxotik abendura egiten diren bisita antzestu ikusgarriarekin, bisitari kopurua 2.800ekoa izan da 2016an, 2015eko 2.559ren aurrean, %9ko hazkundea.

2008an Ekainberri (www.ekainberri.com) ireki zenetik, eta 2013an Lili Jauregia (www.lilijauregia.com), guztira 259.675 izan dira kobazuloaren erreplika nahiz jauregia ezagutzeko sarrera erosi duten erabiltzaileak. Ekainberrik 246.323 bisitari hartu ditu eta Lili Jauregian 13.352 bisitari sartu dira ireki zenetik.

Bisitarien tipologiari dagokionez, eta esanguratsuenak aipatzeagatik, esan eskaintza didaktikoko publikoak 2016ko bisitari guztien %40a suposatzen duela, helduek guztiaren %30a, jubilatuek %10a, gazteek %17a eta 6 urtez azpiko haurrek %3a. Continue Reading →

0

Kanide lagun berria Zestoako Liburutegian

Abenduaren 7an Kanide Historiaurreko pertsonaian oinarritutako idazketa eta marrazketa tailerra izan genuen Zestoako Udal Liburutegian, ekitaldiaren bultzatzailea Donostia / San Sebastián 2016 ko Olatu Energia ekimena izan zen.img_0927

Tailerraren arduradunak Iñaki Sainz de Murieta antropologo eta idazlea eta Miguel Berzosa ilustratzailea izan ziren, ordubetean zehar, liburutegira hurbildu ziren neska-mutil zestoarrei ipuin bat nola sortu eta nola marraztu esplikatu zien.

Kanide Historiaurreko umearen ideia Ekain kobazuloan sortu zen eta hori izan da aurkezpen moduan funtzionatu duen tailer hau Zestoako Liburutegian egiteko aitzakia.img_20161207_182344

Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailak ikasten ari diren zazpi neska-mutil zestoarrek hartu zuten parte tailerrean, idazle eta marrazkilari bokazioak hasteko modu paregabea!img_0928

Tailerraren bukaeran, Iñaki eta Miguelek aurreratu zituzten laister Kanideren abentura berri bat kalean izango dela eta aurreratu ziguten Zestoak izango duela zer esana hirugarren ale honetan.

0

“Kanide gure lagun berria” tailerra Zestoako Udal Liburutegian

Abenduak 7an, Zestoako udal liburutegian, idazmena eta marrazketa lantzeko tailerra egingo da Historiaurreko pertsonai berri honen egileen eskutik.

Aurtengo urrian, “Kanideren abenturak” izeneko bildumako lehendabiziko alea kaleratu zen: “Zaldien kobazuloa”. Historiaurreko pertsonai hau Miguel Berzosa eta Iñaki Sainz de Murietaren eskuetatik sortu zen eta irakurleari duela 12.000 urteko bizitza ezagutzeko aukera ematen dio. Ekain kobazuloa izan zen lehendabiziko abentura honen inspirazio iturri eta Ekainberriko lantaldearentzat ohore bat izan da. Continue Reading →

0

Helbidea:

Portale kalea 1

20740 Zestoa (Gipuzkoa)

Telefonoa: 943 868811 Fax: 943 868812

e-posta: info(a bildua)ekainberri.com

www.ekainberri.com