Archive | Tailerrak Ekainberri

Kobazuloen Eguna 2017

Martxoaren 19an Kobazuloen Eguna ospatuko da Mugarik Gabeko Lurpea elkartea osatzen duten Euskal Herriko kobazulo turistikoetan. Ekimen honetan Lekunberriko Mendukilok, Zugarramurdiko Sorginen Leizeak, Urdaxeko Urdazubi haitzuloak, Karrantzako Pozalaguak, Sarako leizeak, Isturitz-Oxozelhayak, Oñatiko Arrikrutzek eta Ekainberrik hartzen dute parte eta bakoitzak egun horretarako ekimen bereziak antolatu ditu.Kobazuloen eguna 2017

Egun horretan kobazulo hauetako edozeinetara hurbiltzen denak sarrera merkeago izango du, horretaz gain, La Bastide-Clairenceko Argizagita etxean gau batez logela bat erabiltzeko aukera eta zortzi kobazuloak bisitatzeko bono baten zozketan hartuko du.

Ekainberrira hurbiltzen diren bisitariek betiko bisita eta abenturez gozatzeko aukeraz aparte, benetako lehen gizaki bihurtu direla frogatu ahal izango dute “Apaindu zure Historiaurrea” izeneko jardueraren bitartez, egun osoan zehar labar artea sortu ahal izango baita liburutegiko gunean egongo den materialarekin.

Bisita gidatuetan eta Ekain abentura tailerretan parte hartzeko erreserba egitea gomendatzen da, publiko muga dutelako, horretarako 943 868811 telefono zenbakia edo www.ekainberri.com web orria erabili daitezke.

0

Abenturazale onenek ere Ekainberrin biziraupen teknikak ikasten dituzte

Asteburu honetan Ekainberrik gonbidatu oso berezien bisita jaso du, abenturazale ezagun eta mendi munduko talde bat, ekainberri_bisita_martxoak12Zestoara hurbiltzeko egun batez Himalaia eta urrutiko beste txokoak alde batera utzi eta gero. Ekaingo erreplika bisitatu eta euskal kostaldeko labar pintura ikusgarrienak ezagutu ondoren, taldeak Ekain
Abentura esperientzia bizi izan du.
Bisitaren zati horretan egur eta harriekin sua egin eta ehiza teknikak hobetzeko aukera izan dute, etorkizuneko espedizioetan oso erabilgarriak egingo zaizkien trebetasunak.
Continue Reading →

0

Euskal Kostaldeko Museoen hilabetea

Martxoa Euskal Kostaldeko Museoen hilabetea da eta martxoko asteburu guztietan Ekainberrin jarduera bereziak eskainiko dira hilabete hau ospatzeko.cabeceraweb2

Euskal kostaldean kokaturiko berrogeita bi kultur agente eta erakundek osatzen dute Euskal Kostaldeko Museoen elkartea, elkarren arteko harremanak sendotu, irudi bateratu bat eraiki eta inguru honen balioak sendotu eta ezagutzera emateko ideiarekin sortu zen.

Ekainberri hasieratik da elkarte honetako partaide eta martxoko asteburuetarako jarduera bereziak prestatu ditugu, beraietan parte hartzeko, egun horretarako sarrera erostea nahikoa da. Bisita eta tailerretan plaza kopurua mugatua da, beraz, aurretik erreserba egitea gomendatzen dugu 943 868811 telefono zenbakira deituz.

 

http://www.losmuseosdelacostavasca.eus/egitaraua/museoen-programa-museos-2017.pdf

0

Kanide lagun berria Zestoako Liburutegian

Abenduaren 7an Kanide Historiaurreko pertsonaian oinarritutako idazketa eta marrazketa tailerra izan genuen Zestoako Udal Liburutegian, ekitaldiaren bultzatzailea Donostia / San Sebastián 2016 ko Olatu Energia ekimena izan zen.img_0927

Tailerraren arduradunak Iñaki Sainz de Murieta antropologo eta idazlea eta Miguel Berzosa ilustratzailea izan ziren, ordubetean zehar, liburutegira hurbildu ziren neska-mutil zestoarrei ipuin bat nola sortu eta nola marraztu esplikatu zien.

Kanide Historiaurreko umearen ideia Ekain kobazuloan sortu zen eta hori izan da aurkezpen moduan funtzionatu duen tailer hau Zestoako Liburutegian egiteko aitzakia.img_20161207_182344

Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailak ikasten ari diren zazpi neska-mutil zestoarrek hartu zuten parte tailerrean, idazle eta marrazkilari bokazioak hasteko modu paregabea!img_0928

Tailerraren bukaeran, Iñaki eta Miguelek aurreratu zituzten laister Kanideren abentura berri bat kalean izango dela eta aurreratu ziguten Zestoak izango duela zer esana hirugarren ale honetan.

0

Oreinak badoaz Ekainberritik

Oraindik horretarako data zehatzik ez dugun arren, datozen egunetan Ekainberriko belardian dabiltzan oreinak Pagorriaga etxaldera itzuliko dira negua pasatzera.
Aurtengo martxoan bost kide berri eta oso berezi iritsi ziren Ekainberriko familiara, lau zangodun bost kide iletsu, Beasainen kokaturiko Pagorriaga etxaldeko ko etxaldetik zetozen bost orein, lau eme eta ar bat. Continue Reading →

0

Hurbildu Historiaurrera!

Abuztuan zehar, Historiaurreko gizakiak bezala margotu, sua egin eta ehizatzeaz gain, haragia sutan erre eta dastatzeko aukera eskaintzen da Ekainberrin.

Historiaurrea bere osotasunean bizitzeko aukerak zabaldu egin dira uda honetan Ekainberrira hurbiltzen diren bisitarientzat. Uda honetan Ekainberrira hurbiltzen denak UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatutako margoak ezagutu ditzakete, “Ekain Abentura” esperientziaren bitartez orain dela 14.000 urteko gizakiek nola margotzen zuten, sua nola egiten zuten eta nola ehizatzen zuten ikasi, eta gainera, esperientzia hau zabaltzeko gune berri bat sortu da: Historiaurreko kanpalekua. Continue Reading →

0

Helbidea:

Portale kalea 1

20740 Zestoa (Gipuzkoa)

Telefonoa: 943 868811 Fax: 943 868812

e-posta: info(a bildua)ekainberri.com

www.ekainberri.com