Originala

Aurkikuntza:

Ekaingo koba, Ekainberri erreplika, bisitak, sarrerak (Zestoa, Gipuzkoa)

* Izenbururik gabe © CC BY-SA: Elósegui Irazusta, Jesús

1969ko ekainaren 8an, Ekain haitzuloa eta bere margo ikaragarriak aurkitu zituzten Azpeitiko Andoni Albizuri eta Rafael Rezabalek. Aurkikuntzak biziki hunkitu zituen espeleologo saiatuak, eta goraipatzeko moduko arduraz jokatu zuten, aurkikuntza arkeologo profesionalen eskuetan utziz (Jose Miguel Barandiaran jauna eta Jesus Altuna jauna, Aranzadi Zientzia Elkarteko kideak). . . . .

 

 

Deskripzioa:

Ekaingo koba, Ekainberri erreplika, bisitak, sarrerak (Zestoa, Gipuzkoa)

* Osos © CC BY-SA: Renaud Sanson

Ekaingo haitzuloa izen bereko muinoaren ekialdeko hegalean dago, Sastarraingo ubideak sortzen duen bailara txikian. Historiaurreko kokaleku baterako leku aproposa. Zestoa herritik kilometro batera dago, eta erraza da bertara iristea. Madeleine aroko labar-pinturengatik da ezaguna, eta pintura horiek bikain zainduta daudela nabarmentzekoa da. Haitzuloan, gutxi gorabehera, 70 animali-irudi daude; 64 margotuak eta 6 grabatuak. Zaldia da gehien ageri den irudia. Zaldi-multzoa arte franko-kantabriarraren irudirik eder eta aberatsenetakoa da, eta espezie horretan, horma-mihise onena. Hartzak, oreinak, kapridoak… ere ikus daitezke Ekainen. Haitzuloa hainbat galeriatan banatzen da, eta jasotzen dituzten irudien arabera izendatu dira. Erdibide, Auntzei (ahuntzak), Erdialde, Zaldei (zaldiak), Artzei (hartzak) eta Azkenzaldei (zaldiak).

Ekain, Euskal Herriko labar-artearen lan gorena:

Ekaingo koba, Ekainberri erreplika, bisitak, sarrerak (Zestoa, Gipuzkoa)

Ekainberriko Zaldiak © CC BY-SA: Xabier Eskisabel

Paleolitiko aroko labar-artearen lan bikaina da Ekain. Paleolitiko garaiko ehiztarien irudi artistiko hauek mundu mailako gertakariak dira, eta planetaren leku askotan aurki daitezke. Hala ere, Europako erlaitz kantabriarrean aurkitutako lan hauek -labar-arte franko-kantabriar izenez ezagunak- izan dira emankorrenak. Ekain Euskal Herriko labar-artearen lan goren gisahartzen bada ere, badira Ekainekoen antzeko irudi artistikoak dituzten haitzuloak, nahiz eta teknika, estilo eta kronologia desberdinak izan.

 

 

Gizateriaren Munduko Ondarea:

Ekainberriko zaldia eta bisontea © CC BY-SA: Xabier Eskisabel

UNESCO

2008ko uztailaren 7an UNESCOk ospatutako konferentzian, Ekain haitzuloa Gizateriaren Munduko Ondareizendatu zuten, Erlaitz Kantabriarreko labar-artearen beste 14 santutegirekin batera; Altxerri eta Santimamiñe, besteak beste. Eusko Jaurlaritzak eta Kantabria eta Asturiaseko gobernuek egungo aitortzaraino iritsi den prozesua abiatu zuten orain bi urte.

Kontsultatu ondorengo atal hauek:
· Ekain >
· Kobazulo originala >
· Ekainberri, Ekaingo erreplika >

 

 


Helbidea:

Portale kalea 1

20740 Zestoa (Gipuzkoa)

Telefonoa: 943 868811 Fax: 943 868812

e-posta: info(a bildua)ekainberri.com

www.ekainberri.com