Ekainberri

Ekaingo erreplika, Ekainberri, Sastarraingo bailaran dago, jatorrizko haitzulotik 600 metrora eta Zestoako erdigunetik metro gutxira. Sastarrain orain dela 14.500-10.000 urteko Ekaingo artista paleolitikoen ingurune naturala zen Ekainberriko erreplikak Paleolitikoan zehar bailara honetako biztanleen ondare artistikoaz gozatzea baimenduko digu. Ekain haitzuloko labar artearekin munduko haitzuloetan, bai bere kalitateagatik bai bere salbuespenezko kontserbazio-egoeragatiko, kokatzen dute kobazulo hau. Erreplika honetan pinturez gain ere, tenperatura, argiztapena, eta soinuen bidez, jatorrizko kobazuloa ahal izan den fidelkien berreraiki denez gero, kultur ondare horren jatorrizko ingurunea ahalik antzekoen ezagutzeko aukera izango dugu.

Ekainberri, erreplika

Ekaingo koba, Ekainberri erreplika, bisitak, sarrerak (Zestoa, Gipuzkoa)

Ekainberri, Ekain kobazuloko erreplika

Ekainberriren barrualdean espazio-mugen kontzientzia galtzen du bisitariaren begiak. Iluntasunak, soinuak eta tenperaturak bisitaria beste garai eta leku batera daramate. Pasabideak, egoki argiztatua, erreplika osoan barrena ibiltzera gonbidatzen du bisitaria, eta pixkanaka-pixkanaka orain 14.500-10.000 urte gizakiak egin zituen irudiez jabetzen da.

 

 

 

Euskal Herriko labar-artearen erakusketa

Ekaingo koba, Ekainberri erreplika, bisitak, sarrerak (Zestoa, Gipuzkoa)

Ekainberri, la sala expositiva

Erakusketa erreplikaren bisita gidatuaren aurretik edo ondoren bisita daiteke. Erakusketan Ekaingo beste alderdi batzuen berri ematen da eta ibilbidean zehar ikusitakoa zabalago azaltzen da. Informazioa panelen, ikus-entzunezko pantailen eta objektuen bidez ematen da. Erakusketan haitzuloa nola eta nortzuk aurkitu zuten, Ekain hartu eta dekoratu zuten garaiko denbora eta espazio testuingurua edo horma-agerpenak dituzten Euskal Herriko gainontzeko haitzuloen, eta munduan paleolitiko garaiko labar-artearen zabalkundearen berri ematen da.

 

 

Ekainberri, eraikuntza

Ekaingo koba, Ekainberri erreplika, bisitak, sarrerak (Zestoa, Gipuzkoa)

Ekainberri, el edificio

Hainbat instituzio eta pertsonen aldetik -guztiak Ekain Fundazioan elkartuta- ahalegin handia (teknikoa, ekonomikoa eta pertsonena) eskatu duen proiektu arkitektoniko eta museografiko konplexua da Ekainberri. Erreplika Jose Maria Alberdi arkitektoak diseinatu du eta hormigoi eta Corten altzairuzko eraikin handia da, Sastarraingo bailara paregabean kokatua eta ezkutatua. ……………………………………

 

 

Kontsultatu honako atal hauek:
· Ekain >
· Kobazulo originala >
· Ekainberri, Ekaingo erreplika >

 


Helbidea:

Portale kalea 1

20740 Zestoa (Gipuzkoa)

Telefonoa: 943 868811 Fax: 943 868812

e-posta: info(a bildua)ekainberri.com

www.ekainberri.com