Bisitak

· Ekain Abentura >
· Ekainberri bisita basikoa >
· Ekain Audio-Tour APP >
· Osatu zure bisita >

………………………………………………………………………………………………………………

Ekain Abentura:

Ekaingo koba, Ekainberri erreplika, bisitak, sarrerak (Zestoa, Gipuzkoa)

Ikasi ehizatzen, sua egiten eta pintatzen Ekain Abenturarekin

Mugitu zaitez Sastarrain bailaratik historiaurrean bezala. “Ekain abenturarekin”, horretarako egokituriko ehiza zirkuituan animalia desberdinak ehizatu ahal izango ditugu, guzti hori Sastarrain errekaren ibilbideak markaturiko natur ingurumen zoragarri batean lan eginez. Ibilbideak lekuko fauna eta landaretza ezagutzeko aukera ere emango digu. Baina dena ez da ehizara mugatuko, margotzen eta sua egiten ere ikasiko da, jainkoei ehizarako laguntza eskatu behar baitzaie eta harrapaturikoa sukaldatzeko sua piztu ere bai…
Ekain Abentura >
SALNEURRIA: 2 € Ekainberriko sarrera arruntari gehituta ORDUTEGIA:asteartetik ostiralera: 10:00-18:00 // Asteburu, jaiegun eta uda: 10:00-19:00 ……………………………………………………………………………………………………………………………………………………

Ekainberriko bisita basikoa: Ekain kobazuloko erreplikara bisita

Ekaingo koba, Ekainberri erreplika, bisitak, sarrerak (Zestoa, Gipuzkoa)

Kobazuloko iluntasunean sartu zaitez Paleolitikoko artisten sentsazioak gertutik ezagutzeko

Ekaingo kobazuloko labar artelanen testuinguru orokorra ezagutzen laguntzen digun sarrera labur baten ostean, bisitariak erreplikara gida batek lagunduta sartzen dira, emozioetan oinarrituriko esperientzia bat bizitzera. Benetako Ekainekiko ahalik eta zehatzen errepoduzituriko inguru batean aurkitzean, Goi Paleolitoko artista haiek sentitu ziren bezala sentituko gara. Gidak margoak interpretatzeko gakoak eskainiko dizkigun bitartean, kobazuloaren  txoko eta sekretu guztiak aurkitzen ahaleginduko gara, bisitan zehar gidak labar artearen jatorriari buruzko teoria desberdinak azalduko dizkigu…Ekainberriko bisita basikoari buruz gehiago ezagutu >

  • SALNEURRIA: Arrunta: 6 € // Murriztua: 5 € // Deskontu bereziak
  • ORDUTEGIA: asteartetik ostiralera: 10:00-18:00 // Asteburu, jaiegun eta uda: 10:00-19:00

……………………………………………………………………………………………………………………………………………………

Ekain Audio-Tour APP:

Ekaingo koba, Ekainberri erreplika, bisitak, sarrerak (Zestoa, Gipuzkoa)

Deskargatu Ekain Audio Tour APP-a zure Smartphone-ra

DeskargatuAPP zure smartphone-an: Iphone o Android Bizi Sastarrain bailara ikusgarrian zehar Ekaingo kobazuloraino (Gizateriaren Ondarea) paseatzeko esperientzia audio-tour honekin: aktibatu GPSa eta zuzendu gure anfitrioi bereziaren esperientziak entzunaz. Ibilbidea Ekainberrin amaitzen da, Ekaingo kobazuloaren erreplikan, bertan Koaternarioko arte osoko  zaldi multzorik perfektuenaz gozatu ahal izango duzu.

Ekain Audio-Tour APP-an sartu >

SALNEURRIA: Doan


Helbidea:

Portale kalea 1

20740 Zestoa (Gipuzkoa)

Telefonoa: 943 868811 Fax: 943 868812

e-posta: info(a bildua)ekainberri.com

www.ekainberri.com