Ekainberri bisita basikoa

Bisita basikoa Ekainberrira, Ekaingo kobaren erreplika

Ekaingo koba, Ekainberri erreplika, bisitak, sarrerak (Zestoa, Gipuzkoa)

Sartu kobazuloko iluntasunean Paleolitoko margolariaren zirrarak gertutik ezagutzeko

Ekaingo kobazuloko labar artearen testuinguru orokor bat ezagutzen lagunduko digun sarrera labur baten ondoren, bisitariak erreplikara gida batekin sartzen dira zirraretan oinarrituriko esperientzia bat bizitzera.

Ekaingo kobazuloarekiko ahalik eta zehatzen eraikitako inguru batetan, Goi Paleolitoko artista haiek sentitu ahal izan ziren bezala sentituko gara eta barrunbearen txoko eta sekretu guztiak aurkitzen ahaleginduko gara, gidak margoak interpretatzeko gakoak eskaini eta labar artearen jatorriei buruzko teoriak azaltzen dizkigun bitartean.

 

 

  • SALNEURRIAK:
    Sarrera orokorra: 6 € .
    Murriztua: 5 € .
    Ikastetxeak: Eskaintza didaktikoa: 6 € .
    Bisita gidatua: 5 € .
    Euskal Eskola Publikoko Irakasleak: doan ICOMeko kideak: doan.
  • ORDUTEGIA:
    · asteartetik ostiralera: 10:00-18:00
    · asteburuak, jaiegunak eta udak: 10:00-19:00
    · abendua eta urtarrila, asteartetik igandera: 10:00-18:00
  • ERRESERBAK:  943868811 | info@ekainberri.com | Online salmenta (gomendatua) >


…………………………………………………………………………..

Ekainberri esperientzia Zestoara iritsi eta gure autoa horretarako egokituriko aparkalekuan uzten dugunuean hasten da, Ekainberriraino 30 minutu irauten dituen ibilbidea baila zoragarri batean zehar oinez burutuko delako. Herriaren erdigunean dagoen Zestoako Informazio Bulegora zuzenduko gara, Liliko jaunen jabego izan zen eraikin historiko zaharberritu batean kokatua, eta Ekainberrirako gure sarrerak jasoko ditugu.

Bulego honetan bertan, edo Ekainberriko web orrian, gure mp3, IPhone edo Android-en herriko monumetu eta leku interesgarrienak azalduko dizkigun audiogida bat deskargatu ahal izango dugu. Informazio Bulegoan badira turismo informazio zerbitzu bat eta Ekainberriko gure bisitaren oroigarri izango den oparitxo hori erosi ahal izateko oroigarri denda bat ere.

Behin Ekainberri bisitatzeko sarrera eskutan dugula, aldapan behera jaitsiko gara Zubiarreko zubira iritsi arte, hau XIV. mendean eraiki zuten, baina gaur egungo itxura XVIII. mendeko zaharberritzeari zor dio, Karlos III.aren garaian harriz berreraiki zen.

Lauiturriko iturriaren aurrean, 1792an Zestoako hiribildura ura eramateko eraikia, eta 1821ean berari erantsitako garbileku txikiaren ondoan, eskuinerantz bidegurutzea hartuko dugu eta berehala Lili Jaureagiaren aurrean aurkituko gara. Erdi Arotik datorren dorretxe ikusgarri bat da eta duela gutxi zaharberritu dute Fundación Ekain Fundazioaren ekimenez.

Aldapa labur bat igo ondoren, Ekainberrira norabidean gidatuko gaituen oinezkoentzako bide bat topatuko dugu, non ormigoi, corten altzairu eta beirazko eraikin ikusgarri bat aurkituko dugun. Bere helburua paisaiarekin apurtzea da, bertan barneratzen den aldi berean.

Eraikin horrek Ekaingo haitzuloaren erreplika gordetzen du. Gida bat taldearen zain izango da harrera gunean sarreran adierazitako orduan.

Eraikinean bertan kokaturiko Euskal Herriko Labar Artearen Erakusketa Gela publikora zabalik eta behar dugun guztian lagunduko digun pertsona batek zaindua egongo da Ekainberri irekita dagoen ordutegi osoan zehar.

Hemen erreplikara bisita gidatuan zehar jaso dugunaren informazio osagarria jaso dezakegu. Euskal Paleolitoan lasaitasunez murgiltzeko leku aproposa da. Erakusketa gelaren eskaintza Historiarreari edo labar arteari buruzko materiala eskaintzen duen liburutegi txiki batekin eta oroigarri dendarekin osatzen da.

Behin honaino iritsita, Sastarraingo haran ederrean zehar ehundaka metro batzuk gehiago ibiltzeak merezi du. Izen berdineko errekaren ertzetik Ekaingo muinura iritsiko gara eta duela 14.500-10.000 urte Ekaingo kobazuloan margotu zuten gizaki haiek non bizi ziren ikusi ahal izango dugu.

ERRESERBATU ZURE EKAINBERRIRA BISITA BASIKOA:  943868811 | info@ekainberri.com | Online salmenta (gomedatua) >

 


Helbidea:

Portale kalea 1

20740 Zestoa (Gipuzkoa)

Telefonoa: 943 868811 Fax: 943 868812

e-posta: info(a bildua)ekainberri.com

www.ekainberri.com