Denda

Ekainberrin zure bisitaren hainbat oroigarri erosteko aukera izango duzu, klasikoenetatik hasi eta berriztatzaileenetaraino. Gure dendan katiluak, titareak, pinak, giltzatakoak, papertegiko artikuluak, Ekainekin loturiko bitxiak… aurkitu ahal izango dituzu, baita Historiaurrearekin, Ekaingo kobazuloarekin, labar artearekin… loturiko material bibliografikoa ere.

-Altuna, J., Apellániz, J.M. (1991), “Ekain. Las figuras rupestres de la cueva de Ekain (Deva)” in Munibe Arkeologia-Antropologia, Sociedad de Ciencias Aranzadi, Donostia.
Ekaingo haitzuloa eta bere labar margoei buruzko argitalpenik onenetakoa, gordetzen duen Historiaurreko altxorra xehetasun guztiekin eta seriotasun zientzifikoarekin ezagutzeko aukera ematen duena. Salneurria: 9,60 €

-Arazi-Aranzadi UTE (2012), Guía para conocer la cueva de Ekain, Arazi-Aranzadi UTE, Zestoa
Ekaingo haitzuloaren sekretu guztiak ezagutzea ahalbideratuko digun eskuliburu erraza. Salneurria: 3 €

-Euskara eta gazteleraz idatziriko 8 liburuko bilduma, Gipuzkoan buruturiko indusketa arkeologiko guztietatik ibildibe bat egitera eramango gaituena, Historiaurretik hasi, erromatar aroan, Erdi Aroan eta Aro Modernoan zehar jarraitzen duena arkeologia industrialera iritsi arte. Salneurria: 20 € liburu bakoitza / 80 € 8 liburutako bilduma.

Ekain kobazuloaren erreplikako margo desberdinen irudiak bi formatu desberdinetan, bilduma osoak %25eko deskontu interesgarriarekin erosteko aukera eta guzti. Salneurria: 1€ postal bakoitza / 6,75€ 9 postaleko bilduma – 1,5€ lamina bakoitza / 9 € 8 laminatako bilduma.

Lege zilarrezko bitxi bilduma, Eguzkilore bitxitegi ospetsuak Ekaingo margoetan inspiratuz sortua, kautxo edo zetazko lokarria aukeran. Bitxi hauentzat espreski sorturiko kaxa beltz dotorean datoz:

. Ekain zintzilikaria: lege zilarrezko zintzilikaria, Ekainberriko logotipoa islatzen duen zaldiaren formarekin. Salneurria: 39 € + 15€gatik zetazko edo kautxozko lokarria jartzeko aukera.

. Ekain eskumuturrekoa: lege zilarrezkoa, lau hariz osaturiko eskuturreko beltzarekin eta lege zilarrezko itxieraduna, Ekainberriko logotipoa errepresentatzen du. Salneurria: 59€.

. Ekain bisonte mazizoa zintzilikaria: lege zilarrean eginiko zintzilikari mazizoa, Ekaingo Panel Handiko bi koloretako bisontean inspiratua. Salneurria: 59 € + 15€gatik zetazko edo kautxozko lokarria jartzeko aukera.

. Ekain bisonte kalatua zintzilikaria: lege zilarrean eginiko zintzilikari kalatua, Ekaingo Panel Handiko bi koloretako bisontean inspiratua. Salneurria: 39 € + 15€gatik zetazko edo kautxozko lokarria jartzeko aukera.

Historiaurreri buruzko liburuak, adin desberdinetako irakurleei zuzenduriko edukiekin, txikienei mundu zoragarri honetara era erraz eta dibertigarri batean hurbiltzeko aukera emango diena.

. Ekaingo kobazuloa: Ekaingo koban bizi ziren bi haurrren abenturak euskaraz kontatuta. Salneurria: 5,50 €.

. Nuun el niño de la Prehistoria: Paleolito garaiko haur baten abenturak, hizki handiekin eta marrazkiekin, bi formatutan eskuragarri. Tapa gogorreko liburu handiaren salneurria: 15 € / Tapa biguneko liburu txikiaren salneurria: 7 €.

. Harripintatzaileak / Los pintapiedras: Paleolitoko arte teknikak ikasteko Historiaurrera bidaiatzen dute gaur egungo arte irakasle baten eta bere ikasle baten abentura dibertigarriak komiki moduan. Euskaraz eta gazteleraz eskuragarri. Salneurria: 15€.

. Historiaurrea: Historiaurrera hurbilketa oso interesgarri bat egiteko aukera ematen duen liburua euskaraz. Salneurria: 15€.


Helbidea:

Portale kalea 1

20740 Zestoa (Gipuzkoa)

Telefonoa: 943 868811 Fax: 943 868812

e-posta: info(a bildua)ekainberri.com

www.ekainberri.com