Dokumentazio zentroa

Paleolitoa, historiaurreko artea edo Euskal Herriko Historiaurrea sakontasun gehiagorekin ikertzeko jakinmina duenak, Ekainberriko dokumentazio zentroan bisita gidatuko edo tailerretako edukiak aztertzeko aukera izango du.
Zerbitzu hau oraindik bere hastapenetan aurkitzen da eta oraindik edukiak falta dira osatzeko, baina hau ikerketa lanean hasteko oso modu ona izan daiteke eta gero bilaketa beste zentru edo zerbitzu motaren batean jarraitu.
Euskal Herriko Labar Artearen Erakusketa Gelaren alde batean kokatuta, gure liburutegian Historiaurreari eta labar arteari buruzko materiale bibliografikoa aurkitu daiteke, baita hauekin lotutako beste gai batzuei buruzkoa ere, hala nola arkeologia edo giza eboluzioa.
Dokumentazio zentrora sartu ahal izateko beharrezkoa da Ekainberrirako sarrera izatea edo instalakuntzan sartu ahal izateko beharrezko baimena aurretik Zestoako Informazio Bulegoan eskatzea.
Espazio honetan erabiltzaileak bere ordenagailuarekin internetera konektatu ahal izateko beharrezko azpiegitura ere aurkituko du.

· Altuna, J. (1997), Ekain y Altxerri. Dos santuarios paleolíticos en el País Vasco, Haranburu Editor/Debegesa, Donostia.
Gipuzkoako bi labar santutegi handiei buruzko argitarapena, nazioartean ezaguna, Altxerri eta Ekaingo kobazuloak sakontasunez ezagutzen lagunduko diguna.

· Altuna, J., Apellániz, J.M. (1991), “Ekain. Las figuras rupestres de la cueva de Ekain (Deva)” in Munibe Arkeologia-Antropología, Sociedad de Ciencias Aranzadi, Donostia.
Munibe aldizkariak Ekaingo kobazuloko margoei eskainiriko monografikoaren birrargitarapena, arte ondare baliotsu hau ezagutzea ahalbideratuko diguna.

· Altuna, J., Otero, X. (2000), “Artearen sustraiak Gipuzkoan” in Bertan 15, Gipuzkoako Foru Aldundia- Kultura Zuzendaritza Nagusia, Donostia.
Ekaingo margoen bidez Gipuzkoan Paleolitoko artera hurbilketa erraza.

· Sanchidrián, J.L. (2009), Manual de arte prehistórico, Ariel Prehistoria, Barcelona
Historiaurreko arteari buruzko azterketa sakona, Historiaurre osoan zehar buruturiko arte eramangarria eta labar artea, artelan horiek sortu zituzten gizataldeen ezaugarriak eta sorkuntza hauei buruz egin diren interpretazioak ezagutzen laguntzen diguna.


Helbidea:

Portale kalea 1

20740 Zestoa (Gipuzkoa)

Telefonoa: 943 868811 Fax: 943 868812

e-posta: info(a bildua)ekainberri.com

www.ekainberri.com