Ekain abentura

Mugitu Sastarrain haranean zehar Historiaurrean bezala biziz. “Ekain abenturarekin”, horretarako egokitutako ehiza zirkuitu batean animalia desberdinak ehizatu ditzakegu, guzti hori Sastarrain errekaren ibilbideak markatutako ingurumen natural zoragarri batean lan eginez. Ibilbideak inguruko fauna eta landaredira hurbiltzeko aukera ere eskainiko digu. Baina ehiza egitearekin ez da bukatuko guztia, margotzen eta sua egiten ikasiko da, jainkoei ehiza oparoa eskatu behar baitzaie eta harrapakina sukaldatzeko sua prestatu.


…………………………………………………………………………………………………………………………….
Ekainberrik gure arbasorik urrunenen artelanatara hurbiltzeko aukera ematen digu. Ekaingo kobazuloaren erreplikan duela 14.500-10.000 urteko gizakiek buruturiko margoen kopia zehatzak ikusi ahal izango ditugu, baina litekeena da bisitaria pertsona haien bizimoduan sakontzeko irrikarekin gelditzea. Arkeologia esperimentalak geure eskuekin Historiaurreko teknika desberdinak eraikitzeko eta Paleolitoan bizirik irauteak zituen zailtasunak ezagutzeko aukera ematen digu. “Ekain abenturarekin”, horretarako egokituriko ehiza zirkuitu batean animalia desberdinak ehizatu ahal izango ditugu, hor guztia Sastarrain errekaren ibilbideak markaturiko inguru natural zoragarri batean lan eginez. Ibilbideak inguruko landaredia eta faunara hurbiltzeko aukera ere emango digu.
Baina dena ez da ehizarekin amaituko, margotzen eta sua egiten ikasiko da, jainkoei ehiza oparoa eskatu behar baitzaie eta harrapakina sukaldatzeko sua prestatu. Ehiza on baten ondoren ordea, lortutakoari etekina atera behar zaio, inguruko produktu tipikoez osaturiko luxuzko hamaiketako edo askari bat erretserbatzeko aukera eskaintzen dizugu, edo zergatik ez, arkume on bat bertan erretzekoa.

ERRETSERBATU ZURE EKAIN ABENTURA:  943868811 | info@ekainberri.com | Online salmenta (gomendatua) >

 


Helbidea:

Portale kalea 1

20740 Zestoa (Gipuzkoa)

Telefonoa: 943 868811 Fax: 943 868812

e-posta: info(a bildua)ekainberri.com

www.ekainberri.com