APP: Ekain Audio-Tour

Ekaingo koba, Ekainberri erreplika, bisitak, sarrerak (Zestoa, Gipuzkoa)

Deskargatu Ekain Audio Tour APP zure Smartphonera


Sastarraingo bailara ikusgarritik Ekain kobarako (Gizadiaren Ondarea) bidean ibiltzeko esperientzia bizi ezazu audio-tour honekin: aktibatu GPSa eta gure anfitrioi bereziak emandako azalpenei jarrai iezaiezu. Ibilbidea Ekainberriko atarian amaitzen da, Ekain kobaren erreplikan, eta han gozatu ahal izango duzu Kuaternarioko zaldi-multzo perfektuenarekin.
PREZIOA: Doan
DESKARGATU Iphone-era: Jaitsi Ekain Audio-Tour APPa zure Iphone-era
DESKARGATU Android-era: Jaitsi Ekain Audio-Tour APPa zure Android-era

EDUKIAK: 1. Ibilbidea eta audioak | 2. Mapa | 3. Deskargatu APPa

—————————————————————————————————————————————–

Ibilbidea eta audioak

Deskargatu Ekain Audio Tour APP zure Smartphonera

1.Gunea: Turismo eta Ekainberriko Informazio Bulegoa

1.Gunea: Turismo eta Ekainberriko Informazio Bulegoa

Gure bisitako abiapuntua da bulego hau. Bertan Zestoako informazio guztia jaso dezakezu. Hau da Ekainberriko sarrerak ateratzeko lekua ere.
Tel: 943868811
Emaila: info@ekainberri.com
Bulegoko ordutegia: asteartetik ostiralera: 9:30-13:30 // 15:00-17:30 | asteburu eta jaiegunetan: 10:00-13:30 // 15:00-18:30

………………………………………………………………………….

Deskargatu Ekain Audio Tour APP zure Smartphonera

2.Gunea: Portalekua edo Jantzi-etxea

2.Gunea: Portalekua edo Jantzi-etxea

XVI. mendekoa da etxe hau, baina 2008an eraberritu egin zen.

Lili familiak Zestoan eduki zituen etxe ugarietako bat da Portalekua. XVI. mendeko eraikina da, Urolako Errege Bidean barrena Azpeititik iristen zirenek herrira sartzeko igarotzen zuten portale zaharraren ondoan jasoa. 2008an eraberritua izan zen, Erdi Aroko hiri dorretxeen ezaugarriak errespetatuz; dorreok defentsarako eraiki ohi ziren, herrietara sartzeko portaleen aldamenean.

………………………………………………………………………….

Descárgate el Ekain Audio Tour APP a tu Smartphone

3.Gunea: Lizenziadokua

3.Gunea: Lizenziadokua

XVI. mendekoa da etxe hau.

Lizenziadokua etxea harresiz kanpo jasotako XVI. mendeko hiri jauretxe bat da. Etxeari izen bitxi hori eman zaio, akaso, XVI. mendean Juan Martínez de Olazábal lizentziatua han bizi izan zelako.

……………………………………………………………………………………………………………………………………..

Deskargatu Ekain Audio Tour APP zure Smartphonera

4.Gunea: Foruen Plaza, Sortzez Garbiaren portalea eta Andre Maria Jasokundekoaren parrokia

4.Gunea: Foruen Plaza, Sortzez Garbiaren portalea eta Andre Maria Jasokundekoaren parrokia

Plaza XVIII. mendekoa da, 1893ko harzolaz. Parrokia XIV. mendekoa da, baina XVI. mendeko sutearen ondoren eraberritu zen. Kanpandorrea XVIII. mendekoa da eta Lilitarren kapera XVI. mendekoa.

Zestoako plaza Erdi Aroko herribilduaren esparru harresituko espazio publiko ireki bakarra zen. Sortzez Garbiaren portaletik heltzen da espazio horretara, eta han biltzen dira udalerriko eraikin nagusiak, horien artean Andre Maria Jasokundekoaren parrokia, Lilitarren hilobi kapera barne hartzen duena.

…………………………………………………………………………..

Deskargatu Ekain Audio Tour APP zure Smartphonera

5.Gunea: Udaletxea, zezentokiak eta Iraeta etxea

5.Gunea: Udaletxea, zezentokiak eta Iraeta etxea

Jatorrizko Udaletxea 1519koa, gaur egungo eraikina XVIII. mendekoa da ordea. Zezentokiak XVIII. mendekoak dira eta 1943an eraberritu ziren. Iraeta etxea XVI. mendekoada eta goitik behera eraberritua izan da orain dela gutxi.

Plaza bizilagunen bilera eta aisialdi gunea ere bada, eta jaietan zezenketez gozatzen dute hemen. Baina, gainera, interes handiko eraikin zibilak ere badaude, hala nola Kontzeju Etxe edo Udaletxea, non Gipuzkoako Batzar Nagusiak bildu ohi baitziren, edo Iraeta jauretxea, Iraeta jaun-andreek herriaren erdian zuten jantzi-etxea bide zena.

…………………………………………………………………………..

Deskargatu Ekain Audio Tour APP zure Smartphonera

6.Gunea: Aritxezarra edo Arretxea

6.Gunea: Aritxezarra edo Arretxea

Etxe hau XVI. mendekoa da.

Arretxea –harrizko etxea– Zestoan material horrekin eraikitako lehen eraikinetakoa da. 1549an herria suntsitu zuen sutearen ondotik, seguruenik eraikuntza materiala aldatu eta egurraren ordez harria erabili zen; suak hartzen ez duen materiala izaki, garren indarra etxeetara sartzea saihestu nahi zen. Arretxea, bestalde, harresiz kanpo eraiki zen. XVI. mendean biztanleria hazi egin zen Zestoan, eta, horrenbestez, herribildu harresituan zeuden 60 etxebizitzak gutxi ziren bizilagun guztiak hartzeko.

…………………………………………………………………………..

Descárgate el Ekain Audio Tour APP a tu Smartphone

7.Gunea: Lau Iturri

7.Gunea: Lau Iturri

Iturri hau XVIII. mendekoa.

Zestoan errotak eta burdinolak zituzten jaun feudaletatik hasita, Urolako eta haren ibaiadarretako urak Erdi Arotik ustiatu dira. Gaur egun, oraindik badira lanbide horiei lotutako zenbait presa eta azpiegitura. Bestalde, Errege Bideko zubi zaharraren ondoan Lau Iturri dago, hainbat urtez herritarrak urez hornitu zituena; haren aldamenean, garbitegia, herriko emakumeen elkargunea.

…………………………………………………………………………..

Deskargatu Ekain Audio Tour APP zure Smartphonera

8.Gunea: Lili jauregia eta Lilibea baserria

8.Gunea: Lili jauregia eta Lilibea baserria

Lilibea baserria XIV. mendekoa da eta goitik behera eraberritua izan da. Lili jauregia, ordea, XV. mendekoa eta 2009an zaharberritu da.

Lilibea baserria Lili jaun-andreen jatorriko etxea zen, eta hari atxikita jaso zen familia horren jauregi gotikoa. Gipuzkoako Monumentu Historikoa, dekorazio aberatsa du, hainbat elementuz osatua: harburuak, txakurrak irudikatzen zituzten gargolak, gurutzeak eta biribilki erako garitak pinakulu apaingarriez.

…………………………………………………………………………..

Deskargatu Ekain Audio Tour APP zure Smartphonera

9.Gunea: Ekainberri, Ekaingo kobazuloaren erreplika

9.Gunea: Ekainberri, Ekaingo kobazuloaren erreplika

Corten altzairuzko eraikin bitxi honetan sartzean, Sastarrain bailararen iragan misteriotsuenean murgiltzen da bisitaria. Duela milaka urtetik bizi izan da gizakia bailaran, eta bertako historiaurreko gizon-emakumeek bete zituzten Ekaingo kobazuloko hormak, Deban, Madeleine aldiko zaldi ederrenen irudiez. Ekaingo pinturak franko-kantabriar eskolako labar artearen baitan sartzen dira eta Gizateriaren Ondare dira.
Igo
_______________________________________________________________________________

Deskargatu doan Ekain Audio Tour APPa

DESKARGATU Iphone-era: Jaitsi Ekain Audio-Tour APPa zure Iphone-era
DESKARGATU Android-era: Jaitsi Ekain Audio-Tour APPa zure Android-era
_______________________________________________________________________________

Mapa


Igo
Igo


Helbidea:

Portale kalea 1

20740 Zestoa (Gipuzkoa)

Telefonoa: 943 868811 Fax: 943 868812

e-posta: info(a bildua)ekainberri.com

www.ekainberri.com