Ekainberriko bisitaldia ibilbide bat jarraituz egiten da. Ekainberriko Informazio Bulegoan -Zestoako erdigunean- sarrerak jaso eta gero, ikasle taldea Ekain haitzuloko labar-pinturak egin zituen gizakia bizi zen paisaian eta ingurunean murgiltzen da.
Ekainberrira iritsitakoan taldeak gida bat izango du bere zain. Gida honen laguntzarekin egingo dituzte ekintza guztiak. Hauek gai baten inguruan izango dira, hala nola, animaliak, sua, ehiza edota arkeologia.
Ekainberrko ekintzen ondoren 500 metrotara (10 minutura) dagoen jatorrizko haitzuloaren sarrera bisita daiteke. Kontserbazio-irizpideak direla eta, Ekain haitzulorako sarrera itxita dago.
Ikasketa mailaren arabera ikasleentzako ekintza ezberdinak prestatu ditugu. Hauen inguruko informazio guztia gure eskaintza didaktikoan dago. Ekainberrin jorratuko diren gaiak lantzeko aukera ere baduzue, bertara gerturatu aurretik eskolan burutu daitezken zenbait ariketa dituzue jarraian.
Jaitsi ezazu Ekainberriko ESKAINTZA DIDAKTIKOA. (pdf)
![]()

Ekainberriko Unitate Didaktikoak:
· Animaliei jarraika (LH 1-2)
· Suaren bila (LH 3-4)
· Ehiza egun bat (LH 5-6)
· Ehiza egun bat (DBH)
· Arkeologoa naiz (DBH/ Batxilergoa)
Ariketa orokorrak:
· Ekaingo artista (LH 5-6)
· Giza eboluzioa (LH 5-6)
· Giza eboluzioa (DBH)
© 2008 Ekain Fundazioa
Ekainberriko informazio bulegoa:
Portale kalea 9, 20740 Zestoa.
Tel: 943 86 88 11
Posta elektronikoa: info@ekainberri.com
Ekain Fundazioko kideak: |
Ekainberriren kudeaketa: |
![]() ![]() ![]() |
![]() ![]() |