1969ko ekainaren 8an, Ekain haitzuloa eta bere margo ikaragarriak aurkitu zituzten Azpeitiko Andoni Albizuri eta Rafael Rezabalek. Aurkikuntzak biziki hunkitu zituen espeleologo saiatuak, eta goraipatzeko moduko arduraz jokatu zuten, aurkikuntza arkeologo profesionalen eskuetan utziz (Jose Miguel Barandiaran jauna eta Jesus Altuna jauna).
![]() |
![]() |
Haitzuloarem sarrera 1969an |
Rafael Rezabal eta Andoni Albizuri, Ekaingo sarreran. |
Ekaingo haitzuloa izen bereko muinoaren ekialdeko hegian dago, Sastarraingo ubideak sortzen duen bailara txikian. Historiaurreko kokaleku baterako leku aproposa. Zestoa herritik kilometro batera dago, eta erraza da bertara iristea.
![]() |
Madeleine aroko labar-pinturengatik da ezaguna, eta pintura horiek bikain zainduta daudela nabarmentzekoa da. Haitzuloan, gutxi gorabehera, 70 animali-irudi daude; 64 margotuak eta 6 grabatuak. Zaldia da gehien ageri den irudia. Zaldi-multzoa arte franko-kantabriarraren irudirik eder eta aberatsenetakoa da, eta espezie horretan, horma-mihise onena. Hartzak, oreinak, kapridoak... ere ikus daitezke Ekainen.
Haitzuloa hainbat galeriatan banatzen da, eta jasotzen dituzten irudien arabera izendatu dira. Erdibide, Auntzei (ahuntzak), Erdialde, Zaldei (zaldiak), Artzei (hartzak) eta Azkenzaldei (zaldiak).Paleolitiko aroko labar-artearen lan bikaina da Ekain. Paleolitiko garaiko ehiztarien irudi artistiko hauek mundu mailako gertakariak dira, eta planetaren leku askotan aurki daitezke. Hala ere, Europako erlaitz kantabriarrean aurkitutako lan hauek -labar-arte franko-kantabriar izenez ezagunak- izan dira emankorrenak.
Ekain Euskal Herriko labar-artearen lan goren gisa hartzen bada ere, badira Ekainekoen antzeko irudi artistikoak dituzten haitzuloak, nahiz eta teknika, estilo eta kronologia desberdinak izan.2008ko uztailaren 7an UNESCOk ospatutako konferentzian, Ekain haitzuloa Gizateriaren Munduko Ondare izendatu zuten, Erlaitz Kantabriarreko labar-artearen beste 14 santutegirekin batera; Altxerri eta Santimamiñe, besteak beste. Eusko Jaurlaritzak eta Kantabria eta Asturiaseko gobernuek egungo aitortzaraino iritsi den prozesua abiatu zuten orain bi urte. |
![]() |
© 2008 Ekain Fundazioa
Ekainberriko informazio bulegoa:
Portale kalea 9, 20740 Zestoa.
Tel.: 943 86 88 11
Posta elektronikoa: info@ekainberri.com
Ekain Fundazioko kideak: |
Ekainberriren kudeaketa: |
![]() ![]() ![]() |
![]() ![]() |