eu | es | en | fr | de

Ekainberri, erreplika.

 

Ekaingo erreplika Sastarraingo bailaran dago, jatorrizko haitzulotik 600 metrora eta Zestoako erdigunetik metro gutxira. Sastarrain orain dela 14.500-10.000 urteko Ekaingo artista paleolitikoen ingurune naturala zen, eta bere natur-balioa eta paisaia babesteko hainbat neurri hartu dira. Babes-neurri horietako bat Ekainberrira motordun ibilgailuekin sartzeko debekua da. Erreplikara, beraz, soilik oinez irits daiteke.

 

Ekainberri, eraikina

Hainbat instituzio eta pertsonen aldetik -guztiak Ekainberri Fundazioan elkartuta- ahalegin handia (teknikoa, ekonomikoa eta pertsonena) eskatu duen proiektu arkitektoniko eta museografiko konplexua da Ekainberri.

Erreplika Jose Maria Alberdi arkitektoak diseinatu du eta hormigoi eta Corten altzairuzko eraikin handia da, Sastarraingo bailara paregabean kokatua eta ezkutatua.

Argazkia: Haitzuloaren sarrera

Museoaren kanpoaldea

gora

Ekainberriko guneak

1. gunea. Sarrera

Ekainberriko sarrera edo harrera-lekuan itxaron beharko du bisitariak bisita-ordua iritsi arte. Gune hau ez da Zestoako erdigunean kokatzen den Ekainberriko Informazio Bulegoa.
Sarrerako argazkia

gora

2. gunea. Erreplikaren aurretik

Argi-itzaleko gune batek erreplikaren sarreraraino eraman eta bisitarako prestatzen gaitu. Bisitaria iluntasunera ohitzen den bitartean, Euskal Herriko labar-artearen haitzulo garrantzitsuenak jasotzen dituen mapa argiztatzen da.
Erreplika aurreko argazkia

gora

3. gunea. Erreplika

Ekain haitzuloaren erreplikaren barrualdea S.K.-k egin du. Productions de Montignac (Frantzia), Renaud Sansonen zuzendaritzapean. Ikusgai dauden erreprodukzioak jatorrizko haitzulokoaren berdinak dira, eta Ekaingo lanen teknika eta material berdinak erabiliz egin dira.

Ekainberriren barrualdean espazio-mugen kontzientzia galtzen du bisitariaren begiak. Iluntasunak, soinuak eta tenperaturak bisitaria beste garai eta leku batera daramate. Pasabideak, egoki argiztatua, erreplika osoan barrena ibiltzera gonbidatzen du bisitaria, eta pixkanaka-pixkanaka orain 14.500-10.000 urte gizakiak egin zituen irudiez jabetzen da.

Erreplikaren argazkiaErreplikaren argazkia

gora

4. gunea. Erreplikaren ondoren

Erreplikaren barrualdetik kanpoaldera iragaitea hainbat proiekziok lagunduta egiten da; horietan Ekaingo ilustrazioak eta haiek irudikatzen dutenaren benetako argazkiak tartekatzen dira. Irudi gehienetan zaldia da protagonista.
Erreplikaren ondorengo argazkia

gora

5. gunea. Euskal Herriko labar-artearen erakusketa

Erakusketa erreplikaren bisita gidatuaren aurretik edo ondoren bisita daiteke. Erakusketan Ekaingo beste alderdi batzuen berri ematen da eta ibilbidean zehar ikusitakoa zabalago azaltzen da.

Informazioa panelen, ikus-entzunezko pantailen eta objektuen bidez ematen da. Erakusketan haitzuloa nola eta nortzuk aurkitu zuten, Ekain hartu eta dekoratu zuten garaiko denbora eta espazio testuingurua edo horma-agerpenak dituzten Euskal Herriko gainontzeko haitzuloen, eta munduan paleolitiko garaiko labar-artearen zabalkundearen berri ematen da.

Erakusketaren argazkia

gora

6. gunea. Tailerrentzako aretoa

Hauek dira Ekainberriko tailerretan lantzen diren gaietako batzuk: historiaurrea, horma-artea, arkeologia, Madeleine aroko gizakien artea eta bizimodua.
Tailerrentzako aretoaren argazkia

Ekainberriko Zerbitzuen Karta.
Zerbitzuen Kartak EKAINBERRIk eskaintzen dituen zerbitzuen eta bisitarien eskubideen berri ematen du; baita zerbitzuen kalitatearekiko konpromisoaren berri ere.

Jaitsi
zerbitzuenkarta (pdf)

 

 

 

 

 

 

 

Sarreraren mapa

1. gunea

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Erreplika aurreko mapa

2. gunea

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Erreplikaren mapa

3. gunea

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Erreplikaren ondorengo mapa

4. gunea

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Euskal Herriko labar-artearen erakusketaren mapa

5. gunea

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Tailerrentzako Aretoaren mapa

6. gunea

gora

© 2008 Ekain Fundazioa
Ekainberriko informazio bulegoa:
Portale kalea 9, 20740 Zestoa.
Tel.: 943 86 88 11
Posta elektronikoa: info@ekainberri.com

Ekain Fundazioko kideak:

Ekainberriren kudeaketa:

Zestoako UdalaGipuzkoako Foru AldundiaEusko jaurlaritza AraziAranzadi Institutua

INFORMAZIOA

943 868 811

info@ekainberri.com