FAQ

ohiko galderak

Ekainek euskal kostaldeko labar margo ikusgarrienak gordetzen ditu, UNESCOren Gizateriaren Ondare izendatuak eta lur honen kulturaren sorlekua. Bisitan kobaren erreplika ezagutuko duzu, orain dela 14.000 urteko margoak eta, horien artean “Kuaternarioko zaldi multzorik perfektuena”. Zure bisita ez da osoa izango Ekain Abentura bizi gabe, bertan bailarako biztanleak historiaurrean nola bizi ziren sentituko duzu, ehizatzen eta sua egiten garai horretan bezala. Hau guztia Sastarraingo bailaran egingo duzu: istorioz beteriko txokoa, Gipuzkoako bihotzean eta kostaldetik eta Donostiatik oso hurbil.

Ekain Abenturan Historiaurrean bailarako biztanleak nola bizi ziren sentituko duzu. Hainbat esperientzia biziko dituzu lehen pertsonan: inguruko animaliak lantza batekin ehizatuko dituzu eta ehizatutakoa sukaldatzeko sua prestatuko duzu soilik egur eta harrien laguntzarekin. Gainera, zure eskuekin margotzeko parada izango duzu. Murgildu zaitez zentzumenen bidaia batetan!

Sarrerak online eta aldez aurretik www.ekainberri.eus wegbunera erostea gomendatzen dizugu. Zure erreserba ere egin dezakezu Zestoan dagoen Ekainberriko sarrera salmenta bulegora (Portale kalea 1, 20740 Zestoa) hurbiltzen bazara zure bisita hasi baino 30 minutu lehenago, hiri barnean eta kotxea utziko duzun tokitik oso hurbil. Bulegoarekin 943 86 88 11ra deituta eta  info@ekainberri.com helbidera idatzita jar zaitezke harremanetan.

Ekain Sastarraingo bailaran kokatzen da, Debako udalerrian (Gipuzkoa, Euskal Herria) eta Ekainberri Zestoako udalerrian (Gipuzkoa, Euskal Herria) kokatzen da, AP-8ko 48. irteeratik 4 kilometrotara, Donostiatik ordu erdira bakarrik eta oso hurbil beste euskal hiriburuetatik

  • 1go pausoa: Autoa aparkalekuan utzi eta Ekainberriko sarrera salmenta bulegora abiatu sarrerak hartzera. Garrantzitsua da bisita hasi baino 30 minutu lehenago bertan egotea. Oinez, 5 minutukoa da aparkalekutik bulegorako ibilbidea.
  • pausoa: Sarrerak jaso eta Ekain haitzuloaren erreplikaren -Ekainberri- sarreraraino ibilbidea egin (20 min).
  • pausoa: Ekainberrin sar zaitezke orain.
  • Gogora ezazu: sarrera online erosi baduzu, ez duzu Ekainberriko sarrera salmenta bulegotik pasa beharko eta Ekainberrira zuzenean joan beharko duzu.
  • Sarrera erosketan kontuan izateko: Ekain Abentura, Ekain Fast edota Lili Jauregiko bisita bat konbinatu nahi izanez gero, kontuan izan esperientzia bakoitzaren iraupena eta gune batetik bestera joateko behar duzun denbora, ordutegiak bateragarriak izan daitezen eta ez dezaten elkarrekin talka egin. Haurrek heldu batekin joan beharko dute beti.

Zure bisita osoa euskaraz edo gaztelaniaz egin dezakezu. Gainera, audiogidak eskuragarri daude bisitaren parte bat ingelesez edo frantsesez egiteko.

Ekainberrin hezkuntza materiala eta ekintza bereziak prestatu ditugu adin guztietako haur eta gazteentzat. Dudarik gabe, gure gida espezializatuen eskutik, ikasleek historiaurrea eta arteari buruz modu dibertigarri eta atseginean ikas ditzaten leku aproposena da. Gainera, bere margoak osatzeko, ehizatzeko eta sua egiteko aukera izango dute.

Egiten den bisita, bai. Zestoatik Ekain kobazulo originaleko ahorainoko bidea, bai erreplika barruan egiten dena, %100ean irisgarria da mugikortasun murritzeko pertsonentzat edo haur-kotxerekin etortzen diren familientzat.

Jatorrizko kobazuloa eta bertan ikus daitekeen labar arte multzo ederra 1969an Azpeitiko Antxieta Kultur Elkarteko hainbat kidek topatu zituzten Izarraitz mendietan historiaurreko guneak bilatzen ari zirenean. Andoni Albizurik eta Rafael Rezabalek aurkikuntza ekainaren 8an egin zuten eta igande berean aurkipenaren berri eman zieten Aranzadi Zientza Elkarteko Historiaurreko atalaren bi kideri: José Miguel Barandiaran eta Jesús Altuna. Une horretan Ekaingo kobazuloa eta labar artea babesteko ekimena abian jarri zen.

Ekainberrira zure bisita egin dezakezu urte osoan zehar, asteburu pasa bat bikote, familia edo taldean egiteko plan ezinhobea da! Ekainberri urte osoan irekita dago, asteartetik igandera. Ordutegiak kontsultatzeko: https://www.ekainberri.eus/eu/zure-bisita-planifikatu/

Ohiko egitarauaz gain, Ekain Abenbura eta Ekain Fastekin, Ekainberrin hainbat ekitaldi berezi antolatzen dira:

  • Kobaz Koba Trail, otsailean egiten den proba hau mendizaletasuna, balore osasuntsuak eta ondarea lotzeko asmoz jaio zen. Kobaz Koba Trailen 25 eta 17 kilometroko bi lasterketa antolatzen dira.
  • Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetea, 2012an jaio zen eta hasieratik Ekainberrik parte hartzen duen sarea.
  • Koben Eguna, Lurpearen koordinazioan antolatutako ekintza, Euskal Herriko zortzi koben sarea eta elkartu direnak baliabide hauek ezagutzera emateko, hain hurbil daudenak baina hain ezezagunak direnak.
  • Ice Age Europe Week, Ekainberrik inauguraziotik, 2008tik, parte hartzen duen europar sareko jarduerak antolatzen dira, europako beste museo eta ekipamendurekin batera. Guztien arteko lotura ez da edonolakoa: Izotz Aroa, hai n zuzen ere.

Ekainen hainbat multimedia tresna garatu ditugu zure bisitan gehiago disfrutatzeko, joan aurretik, bitartean eta ondoren:

  • APP Ekain Audio-Tour: aplikazio hau deskargatu eta Sastarrain bailaratik Ekaingo kobazuloraino ibil zaitez audio-tour batekin. GPSa aktibatu eta gure anfitrioi bereziak emandako azalpenei jarrai iezaiezu ibilbidearen bederatzi gunetan.
  • Ekain 360º: jatorrizko kobazuloa eta bere labar arte ikusgarria ezagutu 360 graduko plataforma honen bidez eta “second canvas” teknologiarekin garatutakoa.

Konbinazio ezin hobea da Zestoan eta Sastarrain bailaran duzun esperientzia osatzeko! Arreta jarri behar duzun gauza bakarra ordutegietan, esperientzia bakoitzaren iraupenean eta leku batetik bestera joateko behar duzun denboran da. Gogoratu: Lili Jauregirako eta Ekainberrirako sarbidea oinez bakarrik egiten da. Ekainberritik Lili Jauregirako sarrerak saltzeko bulegotik 10 minutuko ibilbidea dago, eta 15 minutukoa Lili Jauregitik Ekainberrira. Beti gomendatzen dugu sarrerak online eta aldez aurretik erostea.

Ekainberri Zestoako udalerrian kokatzen da, altxorrez beteriko herria dena. Kobazuloaz gain, hirigunean istorio eta txoko bereziak ezagutu ahalko dituzu, herria inguratzen dituzten mendien magaletan ibilbideak egin, edo batez ere gomendatzen dugun Gipuzkoako XVI. mendeko gizartea nolakoa zen ezagutzeko Liliko Jauregian bisita antzeztua burutu. Informazio guztia eskuragarri duzu zestoaturismo.net webgunean.

Horrez gain, Zestoak Urola bailaran du bere kokalekua, zazpi herriek osatzen duten eskualdea. urolaturismo.eus webgunean bailara bere osotasunean esplora dezakezu.

Ekain ez da inoiz publikoari irekita egon labar arte ondarea babestu eta gordetzeko beharrarengatik. Pixkanaka erreplika bat eraikitzeko ideiak forma hartu zuen eta, helburu horrekin, sortu zen 2004. urtean Fundación Ekain Fundazioa, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Zestoako Udalak osaturiko erakundea, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren arabera, 2005 urteko irailaren 5ean inskribatu zen Euskal Herriko Fundazioen Erregistroan. Ekainberri kudeatzen duen enpresa Arazi IKT, S.L. da, administrazio emakida bitartez, lehiaketa publiko bidez.