Ikastetxeak

Erreserba egiteko: 943868811

  • Jaitsi ezazu Ekainberriko 2016-2017 ESKAINTZA DIDAKTIKOA. (pdf)
  • Hezkuntza eskaintza zikloka:

    ………………………………………………………………………………………………………………………………….. Ekainberrin hezkuntzako ziklo guztietarako ekintza bereziak prestatu ditugu. Txikienetatik hasita goi zikloetako ikasleetara. Zuentzako egindako programazio berezi honekin zuen kurrikulumetan dauden helburuak betetzeko hainbat eta hainbat erreminta jarri nahi ditugu zuen eskura. Horretarako, hementxe bertan ikus ditzakezue prestatu ditugun programa guztiak. Gogoratu zuen bisita erreserbatu beharko duzuela, zuen esperientzia ongi prestatu nahi dugu eta. Zuen Ekainberrirako bisita ahalik eta probetxugarriena izatea nahi dugu. Webgune honetan zuen bisita baino lehen egiteko ariketa batzuk proposatzen dizkizuegu ere. Beste edozein material edo informazio nahi baldin baduzue esaguzue eta lagunduko dizuegu atsegin handiz. Historiaurrea eta artearekin erlazionatutako ariketa batzuk ere prestatu ditugu zuentzako, hementxe bertan aurkituko dituzue deskargatzeko. Ekainberri zuen ikastetxeetako beste gela bat bezala ulertua izatea nahiko genuke. Berezia eta pertsonai eta magiaz beteriko gela izango da Ekainberri. Ariketa orokorrak:


    Helbidea:

    Portale kalea 1

    20740 Zestoa (Gipuzkoa)

    Telefonoa: 943 868811 Fax: 943 868812

    e-posta: info(a bildua)ekainberri.com

    www.ekainberri.com