Lili Jauregia

LILITARREN OHOREA. Antzerki esperientzia bat gune historiko batean. 

Gure Jaunaren 1678. urtea da. Egunak dira Lili Jauregiak bere leiho-ateak erdi itxita dituela eta leihoetatik argirik ateratzen ez dela. Andre Madalen aspaldi ez dela herrira hurbildu. Zerbait ari da gertatzen jauregian. Lehen argitasuna eta alaitasuna jauna zen lekuan, orain desohorearen, lotsaren eta tristuraren laino beltzak dira nagusi. Andre Madalenen bizitza guztiz aldatuko duen gertaera batek etxeko eta burdinoletako erritmo bizia guztiz puskatu du.

Euskal emakume honek, bere barruan gordeta dituen indarra eta adorea ateratzeko momentua iritsi da.

 LILI JAUREGIA

Lili jauregia Zestoako bailarako historiaren puntu garrantzitsuetako bat da. Lilitarrak inguruko nekazaritza lur, baso eta erreka askoren jabeak ziren, eta bere jabetzako baserriek errenta ugari ordaintzen zituzten. Haien aberastasuna burdinaren eta zuraren lanketan oinarritzen zen, eta jauregia, bere burdin landuzko leiho-tapa ikusgarriarekin,  lilitarren gizarte mailaren erakusgarria zen . Zaharberritze-lanak amaituta, jauregia janzteko tresnak eta altzariak SanTelmo Museoak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Gordailuak jarri dituzte. Guztiak pieza originalak dira, eta denak garaikideak ez diren arren, jauregiaren birsortze historikoarekin bat datoz. Produkzioa,interpretazioa,  kudeaketa, ideia eta erakusketa lanak Arazi IKT S.L. enpresak egin ditu, eta erakusketako ilustrazioak Josu Marotok egin ditu. Jauregiaren kudeaketa orokorraz arduratzen da Arazi-Aranzadi ABEE.

BISITAK
Lilitarren ohorea Zestoako Lili Jauregian egiten da. Antzezlana ikustera joateko ondorengo pausuak jarraitu behar dira:
  • Aparkalekua: Zestoako sarreran, eskuinaldean dago.
  • Sarrerak: Zestoako zentroan dagoen Ekainberriko bulegoan hartu behar dira Tf. 943 86 88 11. Prezioa 5€. Aparkalekutik bulegora 5 minutuko tartea dago oinez.
  • Lili Jauregia: Bulegotik jauregira oinez 10 minutu daude. Antzezlanak 25 minutu irauten ditu, eta puntualtasuna eskatzen da.
Ohar garrantzitsuak:
  • Debekatuta dago Lilira motordun ibilgailuekin sartzea.
  • Soilik oinez sar daiteke.
  • Ibilbiderako oinetako erosoak erabiltzea gomendatzen da.
  • Bisita hasi baino 30 minutu lehenago erosi behar dituzte sarrerak bisitariek. Hala egin ezean, sarrerak balioa galduko du.
 EGUTEGIA ETA ORDUTEGIA
Irailetik ekainera
  • Larunbatak  Goizetan: 11:30 eta 12:30 / Arratsaldetan: 16:30 eta 17:30
  • Igandeak 11:30 eta 12:30
Uztailean eta abuztuan
  • Asteartetik ostiralera Arratsaldetan: 16:30 eta 17:30
  • Larunbatetan  Goizetan: 11:30 eta 12:30 / Arratsaldetan: 16:30 eta 17:30
  • Igandeak 11:30 eta 12:30

Ver mapa más grande


Helbidea:

Portale kalea 1

20740 Zestoa (Gipuzkoa)

Telefonoa: 943 868811 Fax: 943 868812

e-posta: info(a bildua)ekainberri.com

www.ekainberri.com