Sarrera salmenta


Sarrera salmenta:
· Telefonoa: 943868811
· Salmenta online (Une honetan zerbitzuz kanpo. Deitu honako telefonora 943868811) >

……………………………………………….

Ekainberrira iristeko pausoak:

Aparkalekutik Ekainberrira oinez 25 minutuko ibilbidea izan arren, Zestoako Informazio Bulegoan sarrerak jasotzeko epea bisita aurretik ordu erdikoa da.

  • 1go pausoa: Autoa aparkalekuan utzi eta Ekainberriko Informazio Bulegora abiatzen gara sarrerak hartzera. Oinez, 5 minutukoa da ibilbidea.
  • 2. pausoa: Sarrerak jaso eta Ekain haitzuloaren erreplikaren -Ekainberri- sarreraraino ibilbidea egiten dugu. (20 min). Garrantzitsua da bisita hasi baino 30 minutu lehenago bertan egotea.
  • 3. pausoa: Ekainberrin sar gaitezke orain.

Ohar garrantzitsuak: Irakurri honako oharrak:

  • Debekatuta dago Ekainberrira motordun ibilgailuekin sartzea. Soilik oinez sar daiteke. Ibilbiderako oinetako erosoak erabiltzea gomendatzen da.
  • Bisita hasi baino 30 minutu lehenago erosi behar dituzte sarrerak bisitariek. Hala egin ezean, sarrerak balioa galduko du. Puntualtasuna.
  • Erreplikak gutxi gorabehera 18 gradu zentigradoko tenperatura du, % 60ko hezetasuna.

Jaitsi ezazu bisita egiteko beharrezko informazioa jasotzen duen txostena. (pdf)

Ekaingo koba, Ekainberri erreplika, bisitak, sarrerak (Zestoa, Gipuzkoa)

Plano ekainberri


Helbidea:

Portale kalea 1

20740 Zestoa (Gipuzkoa)

Telefonoa: 943 868811 Fax: 943 868812

e-posta: info(a bildua)ekainberri.com

www.ekainberri.com