Cap Blanc: Madeleine aldiko friso ikusgarria

Cap Blanc harpea Marquayko komunan aurkitzen da, Dordoinako departamentuan, Eyzies-de-Tayac herritik gertu eta Beune ibaiaren eskuin aldean. Labar artearen kontzentrazio ikaragarria duen gune bat da, 1979an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen Vézère Haraneko Historiaurreko lekuak eta haitzulo apainduak izenpean.

Haitzuloa baino gehiago, 16 metro inguruko luzeradun harpe bat da, ezohikoa da Paleolitoko labar artea egun argitatik hain hurbil aurkitzea. Bere atzeko horman baxuerliebean eta goi-erliebean zizelkaturiko friso bikain bat aurkitu zen 1909an, gaur egun munduan publikoarentzat irekita mantentzen den mota honetako labar friso bakarra.ap5180363_cap_blanc1

Bertan hainbat animalia irudi daude goi-erliebez eta baxuerliebez landuak, zenbait puntutan 30 zentimetrotarainoko sakontasunarekin. Jatorrian okre gorriz margotuta egon zen, baina harpea aurkitu zenerako, margoa eta zenbait irudi hondatuta zeuden denboraren eta ingurugiro elementuen eraginez.

Irudien artean zaldiak dira nagusi, horietako batek 2,20 metrotarainoko luzera du, baina badira bisonteak, elur oreinak, animalia irudi partzialak edo giza esku bat izan daitekeena ere.capblanc-2

Frisoaren aurrean, zaldi handiaren azpian, emakume gazte baten hezurdura aurkitu zen 1911an, “Madeleine aldiko neska” izenez ezagutzen da. Langile batek aurkitu zuen kobazuloaren egokitzapen lanak hastean eta buru hezurra apurtu egin zen lan haien ondorioz. Buru inguruan eta oinetan propio jarritako harrizko egiturak zituen.cap-blanc-3

Frisoa duela 15.000 urte inguru egina dela pentsatzen da, Madeleine aldian, eta aurrean aurkitutako hezurdura frisoa landu zuen artistetako batena izan zitekeela, emakume hau ohorezko leku horretan lurperatu zutela harpea apaintzen eginiko lanaren truke.

arazi

Leave a reply

X