Cueva del Moro: hegoaldeko labar artearen adibidea

Cadizko Tarifa herrian kokatua, Cueva del Moro harpea Europako labar arte adierazpenen hegoaldeko muturra da eta Hegoaldeko labar artea multzoan sailkatzen da.  Arte multzo hau oso garrantzitsua da denbora tarte oso luzean garatzen delako eta estilo, teknika edo kultur influentzia desberdinak ikusteko aukera ematen duelako.

Hareharrizko harkaitz malkar batean kokaturiko harpe handi bat da, haizearen higadurak eta korrosioak sortua. Bi solairu modukotan banandua, 40 metrotako garaieran kokatzen da, Gibraltarreko itsasartea eta Afrika zelatatzeko leku bikainean. Parke natural baten lurraldean dago.cueva-del-moro

Zoruaren aldapagatik eta eskaintzen duen estalpe urriagatik, santutegi bat izan daiteke, ez bizileku bat.

Eremu hau Afrikatik Europarantz gertatu zen giza zabalkundearen lekuko paregabea izan zen eta inguru honetan Behe Paleolitotik gizakiak okupaturiko hainbat haitzulo daude, horietako asko labar artedunak.cueva-del-moro-2

Bertako irudiak 1994an aurkitu ziren eta harpea ez zen babestu 1999 arte, irudiek kalte handiak jasan zituzten, iristeko leku oso zailean dauden arren.

Irudi zizelatuak eta margo gorriak gordetzen ditu, zaharrenak duela 20.000 urte inguru eginak, animalien irudiak eta zeinuak bereizten dira, animalien artean zaldiak dira nagusi.cueva-del-moro-3

Grabatuak beheko solairuan daude, zaldi baten burua dirudien harkaitz formazio natural baten inguruan. Solutre aldiaren bi fasetan eginak direla dirudi, hasieran eta bukaeran. Irudi esanguratsuena umatzeko dagoen behor bat handi bat da, Solutre aldian oso tipikoa den “ahate-moko” muturrarekin.

Margoak batez ere zeinuak dira, mota desberdinetakoak dira, baina gehienak puntu multzoak. Harpearen goiko solairuan kokatzen dira, Paleolito ondorengo garaietan eginak izan daitezke.

arazi

Leave a reply

X