Font de Gaume: polikromiaren templua

Font de Gaume Les-Eyzies-de-Tayac-Sireuil herrian dago, Dordoina departamenduan, Vézerè ibaiaren arroan, Les Combarelles, La Mouthe, Cap Blanc edo Lascauxetik gertu. 1979tik Gizateriaren Ondare da Vézerè haraneko Historiaurreko lekuak eta kobazulo apainduak multzoan.

Kareharrizko horma baten erdian dago, haranetik 20 bat metroko garaieran, sarrera harkaitzean pitzadura bat da. 125 metro inguruko garapena du, 8 metroko gehienezko altuera eta 2 edo 3 metroko zabalerarekin. Lehen irudiak sarreratik 60 metrotara daude, estugune batek babestuak.

Tokiko jendeak XIX. menderako ezagutzen zuen eta horren lekuko dira hainbat pintada, baina irudiak herriko maisuak aurkitu zituen 1901eko irailean, Les Combarelles-eko azterketa lanen testuinguruan.fontdegaume

Bertan Musteriar aldi bukaeratik Goi Paleolitoaren bukaerara arteko giza aztarnak daude, Neandertalak izan zitezkeen eta Homo sapiensak, baina ez dirudi bizileku bat zenik, santutegi bat baizik.

200 irudi grabatu eta margotu baino gehiago gordetzen ditu, margo asko polikromoak. Gai nagusia animaliak dira eta bisontea gailentzen da, badira mamutak, zaldiak, elur oreinak eta oreinak, uroak, ahuntzak, otso bat, hartz bat eta bi errinozeronte iletsu ere. Zeinuak aipatu behar dira, geometrikoak, tektiformeak, laukizuzenak edo X formakoak eta antropomorfoak izan daitezken zenbait marka.tworeindeersm fontdegaume

Irudi ikusgarrienak Bisonteen Frisoan kokatzen dira, arkeologoek 1966an aurkitu zituzten kobazuloan garbiketa lanak egiten ari zirela.

Irudien datazio absoluturik ez dago, beraz, irizpide estilistikoak kontutan hartuz, Madeleine aldian kokatu izan dira, duela 15.000 inguru.

Mugekin, baina publikoarentzat irekita dago, gaur egun Frantzian bisitatu daitekeen irudi polikromodun kobazulo bakarra da.

arazi

Leave a reply

X