Abenduak 7an, Zestoako udal liburutegian, idazmena eta marrazketa lantzeko tailerra egingo da Historiaurreko pertsonai berri honen egileen eskutik.

Aurtengo urrian, “Kanideren abenturak” izeneko bildumako lehendabiziko alea kaleratu zen: “Zaldien kobazuloa”. Historiaurreko pertsonai hau Miguel Berzosa eta Iñaki Sainz de Murietaren eskuetatik sortu zen eta irakurleari duela 12.000 urteko bizitza ezagutzeko aukera ematen dio. Ekain kobazuloa izan zen lehendabiziko abentura honen inspirazio iturri eta Ekainberriko lantaldearentzat ohore bat izan da.

Kanide, zazpi urteko gazte bat da eta bere tribua Historiaurrean nola bizi zen azaltzen du bere abenturen bitartez. Lehendabiziko ale honen arrakasta ikusita, Kanideren bigarren abentura bat kaleratu da oraingoan: “Suaren zeremonia”.kanide-la-cueva-de-los-caballos

Ekainberrik proiektu honekin bat egiten duenez, datorren abenduaren 7an, Zestoako Udal Liburutegian, Kanideren sortzaileekin doako tailer berezi bat egingo da. Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloetako ikasleei zuzendutako ordubeteko tailer honetan, parte-hartzaileek idazmena eta marrazkigintza landu ahal izango dituzte, Miguel Berzosak eta Iñaki Sainz de Murietak ipuin bat nola sortzen den ere azaldu eta erakutsiko die.

20 haurrentzako lekua egongo da, doakoa izango da, tailerra arratsaldeko 18:00etan hasiko da eta izen ematea Zestoako Turismo Bulegoan egin behar da. Tailerra elebitan egingo da.

Tailer hau “Energia Olatuak. DSS2016” ekimenaren eskutik egingo da eta honi esker Kanideren bildumaren azken liburuxkaren 150 ale banatu ahal izango dira Gipuzkoako hainbat ikastetxe eta liburutegi publikoetan.kanide-la-ceremonia-del-fuego

 

Datuak:

 

Tailerra:            “Kanide, gure lagun berria”

Idazmena eta marrazkigintza lantzeko tailerra

Nork:                Miguel Berzosa eta Iñaki Sainz de Murieta autoreen eskutik – elebitan

Noiz:                2016ko abenduaren 7an – arratsaldeko 18:00etan

Non:                 Zestoako Udal Liburutegian

Izen-ematea:     Zestoako Turismo Bulegoan

+info:               943 868 811 – info@ekainberri.com

Recommend
  • Facebook
  • Twitter
  • Google Plus
  • LinkedIN
  • Pinterest
Share
Tagged in
Leave a reply