Kobazuloen Eguna 2017

Martxoaren 19an Kobazuloen Eguna ospatuko da Mugarik Gabeko Lurpea elkartea osatzen duten Euskal Herriko kobazulo turistikoetan. Ekimen honetan Lekunberriko Mendukilok, Zugarramurdiko Sorginen Leizeak, Urdaxeko Urdazubi haitzuloak, Karrantzako Pozalaguak, Sarako leizeak, Isturitz-Oxozelhayak, Oñatiko Arrikrutzek eta Ekainberrik hartzen dute parte eta bakoitzak egun horretarako ekimen bereziak antolatu ditu.Kobazuloen eguna 2017

Egun horretan kobazulo hauetako edozeinetara hurbiltzen denak sarrera merkeago izango du, horretaz gain, La Bastide-Clairenceko Argizagita etxean gau batez logela bat erabiltzeko aukera eta zortzi kobazuloak bisitatzeko bono baten zozketan hartuko du.

Ekainberrira hurbiltzen diren bisitariek betiko bisita eta abenturez gozatzeko aukeraz aparte, benetako lehen gizaki bihurtu direla frogatu ahal izango dute “Apaindu zure Historiaurrea” izeneko jardueraren bitartez, egun osoan zehar labar artea sortu ahal izango baita liburutegiko gunean egongo den materialarekin.

Bisita gidatuetan eta Ekain abentura tailerretan parte hartzeko erreserba egitea gomendatzen da, publiko muga dutelako, horretarako 943 868811 telefono zenbakia edo www.ekainberri.eus web orria erabili daitezke.

arazi

Leave a reply

X