Bédeilhac: Ariègeko aurkikuntzen antzindaria

Bédeilhac haitzuloa Ariègeko departamenduan dago, Bédeilhac-et-Aynat herrian, Tarascon ibaiaren arroan, 690 metroko altitudean. Inguru honetan Paleolitoko okupazio asko aurkitu dira, Historiaurrea ikertzeko gune oparoa da.

Bere tamaina izugarriak erakartzen du arreta, 1 kilometro inguruko luzera du eta sei areto desberdin, labar artea nahiko sakonean aurkitzen da. Alde batzuetan 100 metrotarainoko zabalera hartzen du eta alderik altuenean 17 metrotarainoko altuera duen sarrera bat dauka. II. Mundu Gerran biltegi moduan erabilia izan zen eta horretarako eginiko egokitzapen lanek aztarna arkeologiko ugariren galera eragin zuen.bedeilhac-plano
Kobazuloa 1773tik ezaguna zen arren, Paleolitoko labar artea 1906an aurkitu zen, Ariègeko departamentuan aurkituriko lehen adierazpenak izan ziren. Historiaurrean zehar santutegia,bizilekua eta lurperatze gunea izan zen, gizakia bertan bizi izan da gutxienaz duela 15.000 urtetik XVI. mendera arte.bedeilhacphoto12
Goi Paleolitoan zehar ehiztarientzat babesleku garrantzitsua izan dela dirudi, Metalen Aroan jendea bertan bizi izan zen eta Brontze Aroan eginiko lurperatzeak topatu dira.
Bisonteak, zaldiak, elur oreinak, basahuntzak, giza eskuak eta sexu organoak agertzen dira irudikatuta. Bertako adierazpenen tekniken aniztasunak deigarria da, badira baxuerliebeak, buztinean eginiko modelatuak, margoak eta grabatuak, agian berezienak zoruan zizelaturiko bisonte eta zaldiak dira.03-bedeilhac
Arte eramangarriaren adibideak ere azpimarratzekoak dira, zizelaturiko xaflak, zulaturiko zaldi hortzak edo tresna apainduak ere aurkitu baitira.
Bertako artelanak duela 15.000 urte eginak direla uste da, Erdi edo Goi Madeleine aldian. Bertan arte mota honetan arraroak diren zenbait gai eta teknika erabili dira.

arazi

Leave a reply

X