Ekainfest ekainaren 12an Zestoan

Ekainaren 12an Ekainfest ospatuko da Zestoan, ‘Bizi Historiaurrearen xarma’ lelopean dator Ekainfest jaialdiaren aurtengo edizioa! Herritarrek eta bisitariek festa egun bikainaz gozatzeko aukera izango dute. Beste behin ere, Ekainfesten protagonista Ekaingo gizakia izango da.

ekainfest 2016 programa


Duela 14.000 urte gure arbasoak nola bizi ziren irudikatzeko aitzakia paregabea eskainiko du VII. Ekainfest honek. Sua nola egiten zuten, Historiaurreko ehiza teknikak, orduko janzkera eta artea bertatik bertara ikusteko parada.
2008an Unescok Gizateriaren Ondare izendatu zuen Ekaingo koba, eta handik bi urtera jarri zen martxan, lehen aldiz, Ekainfest ekimena (hasiera batean Ekaindarren eguna izenarekin).Ekainfest 2016

Bi helburu nagusi zituen: alde batetik, Zestoako ondare historiko eta kulturala (batez ere Historiaurrea eta Ekain) ezagutzera ematea eta herri gunera erakartzea. Eta, bestetik, herriko elkarte eta herritarren parte-hartzea sustatzea, antolatzen diren kultur eta herri ekimenetan.

Urtetik urtera indarra hartzen joan da eguna eta sustatzaileak ere ugalduz joan dira: Ekainberri, Sastarrain Baserri Eskola, Zestoako Udala, Zestoan merkatari elkartea, tabernariak, bainuetxea, Zestoako interpretazio eskola…
Aurtengo edizioaren bi berrikuntza nabarmendu nahiko genituzke:
1. Ekainak 9 eta 10ean “Historiaurreko Hitzaldiak” programa jarriko dugu martxan. Zestoako Udaletxeko pleno aretoan ospatuko diren hitzaldi hauetan punta-puntako historialari eta arkeologoek orain dela 14.000 urteko bizitza hurbilduko digute.IMGP1086
2. Ekainfest egunean, ekainak 12an, herri bazkaritik eta arratsaldeko meriendatik lortzen diren diru irabaziak Gipuzkoako Elikagaien Bankura joango dira.

Animatu, hurbildu Zestoara eta bizi Historiaurrearen xarma!

arazi

Leave a reply

X