Mas D’Azil: garaien arteko pasabidea

Mas D’Azil haitzuloa Le Mas D’Azil komunan, Ariège departamenduan (Midi-Pyrénèes), kokatzen da, Plantaurel mendigunean. Arieze ibaiak eta 420 metro x 50 metroko tunel natural batek zeharkatzen dute, tunel hori errepide bat egiteko aprobetxatu zen.

Errepidearen eraikuntza obretan ari zirela agertu ziren bertako aztarna arkeologikoak, XIX. mendean burutu ziren indusketak. Gizakia ia Goi Paleolito osoan bizi izan da haitzulo honetan, bertan du jatorria Paleolitoa eta Epipaleolitoaren arteko igarobide jotzen den Aziliar kulturaren izenak (duela 12.000-9.500 urte inguru) ere.

Giza aztarnez aparte, bertako galerietan mamutarenak, leizeetako hartzarenak edo errinozeronte iletsuarenak ere agertu dira, giza okupaziorik erakusten ez duten momentuetan gainera.5-ariege-mas-Azil-grottes-prehistoire

Gerora ere okupazioa ezagutzen da bertan, inguruan Neolitiko (duela 4.000 urte inguru) trikuharri ugari aurkitu dira eta kobazuloaren sarreran garai horretako zeramika, III. mendeko kristau jazarrien otoitz lekua izan zen, XIII. mendean kataroena eta XVII. mendeko Erlijio Gerretan protestanteen (hugonote izenez ezagunak) babesleku. XX. mendeko gerretan ere jendea bertan gorde zen.

Haitzulo hau Madeleine aldiko (duela 14.000-13.000 urte) arte eramangarriagatik egin da ezaguna, oreinkumearen irudiarekin apainduriko bultzagailu bat, uro bat zizelaturik duen botoi bat edo irrintzika ari den zaldi burua Historiaurreko arteari buruzko eskuliburu gehienetan ageri dira.Mas d´Azil

Mas D’Azileko galeria batzuetan labar artea ere aurkitu da, besteak beste bisonteak, zaldiak, oreinak, giza irudi bat eta zeinu antropomorfoak, arrainak, katuki bat, hegazti bat, zehaztu gabeko animaliak eta zeinu ugari aurkitu dira, gehienak zizelatuak, baina baita gorriz edo beltzez margotuak ere.07 - Cabeza de caballo relinchando en la cueva de Mas d´Azil (Francia)

arazi

Leave a reply

X