Jolastera? Museora!

Otsailak 13-14ko asteburutik hasi eta martxoaren 14-15eko asteburura arte, Gipuzkoako hainbat museotan familientzat eskaintza bereziak antolatu dira. Datak museoak lantzen duen gaiaren arabera antolatu dira eta martxoaren 7 eta 8koa Historiaren asteburua izango da.

Ekimen berezi hau aitzakiatzat hartuta, asteburu horretan Ekainberrin eskulanen txoko bat jarriko dugu eta etortzen den edozein bisitarik eguneko edozein momentutan labar artea landu ahal izango du horretarako jarriko den panelean.
Baina Historiaurrean dena ez da labar artea, garai hartako gizakiak benetako artistak ziren bitxiak eta apaingarriak egiten ere. Ba egun horietan Ekainberrira hurbiltzen diren familiek edozein egunetan erabiltzeko moduko apaingarriak egin ahal izango dituzte.
Gipuzkoako museo sarea modu desberdin batean ezagutzeko modu paregabea da ekimen hau, aprobetxatu!

arazi

Leave a reply

X