Rouffignac: ehun mamuten haitzuloa

ROuffignacFrantziako Périgord Paleolitoko labar arte dentsitaterik altuena duen lurraldeetako bat da. Les Eyzies inguruan, Légal goilautadan, ehunka urtetako tradizioa duen haitzulo bat dago: Rouffignac.
Hango artelanen lehen aipamen dokumentala 1575ekoa da eta inguruko jende ugari sartu zen bertan, kalte nabarmenak eraginez. Baina labar artea 1956ko ekainean “birraurkitu” zuten lau gizonek.
Hiru maila gainjarritan banaturiko 10 kilometro galeria baino gehiagok osatzen dute Rouffignac, Paleolitoko artistak lehenengoan bakarrik izan ziren, 3 kilometro apaindu zituzten, irudi gehienak 300 metrotan pilatuz. Buztin bigunean edo harri gogorrean grabaturiko irudiak daude, baita manganeso dioxidoarekin eginiko margo beltzak ere.
Mamutaren irudiak dira nagusi, askotan taldetan antolatuta daude, zenbaitetan beste espezie batzuekin lotuta, batzuk xehetasun maila ikusgarria dute. Badira zaldiak, bisonteak edo ahuntzak ere. Hiru errinozeronte iletsuren marrazkiak bereziki esanguratsuak dira, labar artean oso espezie arraroa delako. Lau antropomorfo ere identifikatu dira.
Irudiak Madeleine aldikotzat jo izan dira, duela 13.000-11.000 urte ingurukoak. Adierazpenak epe motzean eta artista kopuru mugatu batek eginak direla uste da.
rouffinac2
Ez du Paleolitoko aztarnategi arkeologikorik, badirudi garai horretan “santutegi” izaera zuela, bertako lehen biztanleak hartzak izan ziren. Mesolitoan bizilekua izan zen, Neolitoan hilerria eta Metalen Aroan errautsen gordailu nekropolia.
1979an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen “Vézère haraneko Historiaurreko leku eta haitzulo apainduak” taldean. Haitzuloa bisitatu ahal izateko, tren elektriko bat egokitu zen, horrela bisitarien kontrola eta irudien kontserbazioa erraztuz.

arazi

Leave a reply

X