“Zestoa Ikertzen” egitasmoa argitaratu da

 

213-2014 ikasturtean, Zestoako Herri Ikastetxeak bere ikasleek Zestoako ondarearen ezagutza sakonagoa izan zetaten proposamen bat luzatu zion Ekainberri-Lili Jauregiko lantaldeari eta Zestoako Udalari.

LH 3 eta 4ko ikasleek Zestoa ezagutzeko duten unitate didaktikoa sakondu nahi zuten bereziki, Lili Jauregia horretarako aitzakia bikaina zen. Aldi berean, LH 5 eta 6koak lehen gizakiaren gaia lantzen zutenez, Ekainberri bisitatzeko aukera ezin zela alde batera utzi pentsatzen zen, beraz, lau urtetan zehar garatzeko programa didaktiko bat burutzea erabaki zen.
Otsailean zehar, ikasmaila horietako ikasleak Ekainberri eta Lili Jauregia bisitatzen aritu dira, epe laburrean eskaintza Arroabeheko eta Aizarnako Herri Ikastetxeetara ere zabaldu nahi da.
Gaur eguerdian egitasmo hau komunikabideei aurkeztu zaie Zestoako Herri Ikastetxean. Argazkian ageri dira: Joxeba Larrañaga Zestoako Herri Ikastetxeko zuzendaria, Leire Etxeberria Zestoako alkatea Goizeder Iturain Arroabeheko Herri Ikastetxeko ordezkaria eta Aitziber Gorrotxategi Ekainberri-Lili Jauregiko hezitzailea.

arazi

Leave a reply

X