Chauvet: iraultza labar artean

1994ko abenduan, hiru espeleologo kobazulo bat ikertzera sartu ziren Ardècheko departamenduan, Vallon-Pont-d´Arc komunatik hurbil. Irtetera zihoazenean, euretako batek mamut txiki gorri baten irudia ikusi zuen. Lekuari aurkitzaileetako baten izena jarri zioten.

Bi asteren buruan, margoak Historiaurrekoak zirela ziurtatu zen eta mantentzeko babes neurriak hartu ziren, lehena kobazuloa itxi eta zaintzapean jartzea.
Bertan mota desberdinetako ehunka animalia irudi katalogatu dira, labar artean arraroak diren gaiak nagusitzen dira, lehoiak, mamutak eta errinozeronteak gailenduz, Europa mailan oso nekez agertzen diren espezieak. Eskuen inprimatzeak eta zeinu abstraktuak ere ohikoak dira.

Margorik bereziena ordea, emakume gorputza eta bisonte burua dituen irudi bat da, irudi kimeriko bat izan daiteke.
Irudiei interpretazio errituala eman izan zaie, azti edo xaman baten lana izan daitezkeela pentsatzen da.
Bigarren ezustekoa datatzeekin iritsi zen, badirudi Chauvetek bi okupazio aldi nagusi izan zituela, lehena Aurignac aldian (32.000-30.000 urte), irudi gehienak garai horretakoak lirateke eta horrek Europako labar arterik zaharrena dela adierazten du. Gravete aldian (27.000-25.000 urte) bigarren okupazio aldi bat izango zen, garai horretakoak lirateke buztin bigunean aurkituriko haur baten oinatzak.

Momenturen batean, haitzuloaren ahoan harri jauzi bat izan zen eta bere sekretuak babestuta geratu ziren milaka urtetarako.
Irudiez aparte, aztarna arkeologiko asko eta fosilduriko animalia hezur ugari aurkitu dira, baita hartzen hobiak eta euren hatzaparren markak ere.
2014ko ekainaren 22an UNESCOk Chauvet Gizateriaren Ondare izendatu zuen, tamaina errealean eginiko erreplika baten proiektua martxan dago.

arazi

Leave a reply

X