El Pindal: labar artearen antzindaria Asturiasen

El Pindal haitzuloa Asturias mendebaldean kokatzen da, Pimiango herriaren inguruan, San Emeterio lurmuturrean, Ribadedeva kontzejuan.
Bertako irudiak 1908an aurkitu ziren Hermilio Alcalde del Río ikerlariaren eskutik, Asturiasen aztertua izan zen lehen labar arte adierazpendun kobazuloa izan zen. Orokorrean irudien kontserbazio egoera ona da eta beraietaz zuzenean goza daiteke.

Aurkitutako aztarnen arabera, bertako gizataldeak ahuntzak eta oreinak ehizatzen zituen, baita itsas ertzak eskainiriko baliabideak ustiatu ere.
El Pindal 590 metro inguruko galeria luze bat da, horietatik 300 inguru bisitagarriak. Ekialde-mendebalde garapena du, itsas-labarrera daraman aho zabalarekin.
Paleolitoan paisaia desberdina izango zen, izoztaroaren ondorioz, itsas lerroa gaur
egun baino 5-7 kilometro urrunago egongo zen.
Irudiak sarreratik 250 metro ingurutara daude, eskuineko horman eta zenbait multzo desberdinetan bananduta.
Bertan margo gorriak dira nagusi, beltzez eginiko irudiak nahiko hondat
uak daude. Zizelatu teknika ere erabiltzen da, bai margoarekin osatuta, baita modu isolatuan ere.
Animalia errepresentazioen artean, bisonteak, zaldiak, oreinak eta adar isolatuak, mamut bat eta arrain bat daude, azken biak Kantauri aldeko labar artean oso espezie arraroak.
Badira zeinuak ere, bastoitxoak, puntuaketak, klabiformeak, hirukiak, angeluak, zirkuluak, laziforme bat eta ezkutiformeak.
Aztarnategi arkeologikorik ez izateak irudien datatzea asko zailtzen du, baina estiloagatik Madeleine aldian kokatu izan dira, agian lehenago ere bai, duela 18.000-13.000 urte.
2008an UNESCOk El Pindal Gizateriaren Ondare izendatu zuen, Altamirako haitzuloa eta Kantauri Isurialdeko Paleolitoko Labar Artea multzoaren barruan.

arazi

Leave a reply

X