Altamira: labar artearen aitzindaria

Altamiran, Santillana del Marren (Kantabria), 1879an aurkitutako margoak labar artearen lehen adierazpen identifikatuak dira.

Hasieran, antzeko beste aurkikuntza batzuk burutu ziren arte, komunitate zientifikoak ez zuen irudien antzinatasuna onartu, Historiaurrekoak izateko “perfektuegiak” zirelako. Behin datak ontzat ematean, mundu mailako erreferentzia bihurtu zen eta urtero milaka bisitari izaten zituen. Bertako esperientzia ezinbestekoa izan da labar artedun beste haitzulo batzuen kudeaketa eredua ezartzeko.

Jatorrizko sarrera harri jausi batek itxi zuen duela 13.000 urte inguru, Altamiraren historian oso ohiko fenomenoa. Aztarnategi arkeologikoa sarreraren ondoan aurkitzen da, bertan duela 35.000-13.000 bitarteko okupazio aztarnak aurkitu dira,

Altamirako irudirik ederrenak eta ezagunenak bisonteari eskainiak daude, polikromiaren benetako maisulanak dira, irudi gehienetan kolore gorria eta beltza eta zizelatua erabili dira.

Beraien data Solutre aldian (18.000 urte) eta Madeleine aldian (15.000-14.000 urte) kokatzen da, margo gorrien ezaugarri estilistikoak Gravete aldian ere kokatu izan badira ere (22.000 urte). Azken teorien arabera, askoz zaharragoak ere izan daitezke.

Altamira turismo masiboak labar artean sortzen duen kaltearen lehen lekukoa izan zen. 1977an bere atea ikerketarako itxi zen, 1982tik aurrera bisitak mugatu egin ziren, eta 2002an erabat itxi, irekiera berri bati buruzko zurrumurruak beti bizirik izan arren. Gaur egun, 2002an irekitako erreplika baten bidez ezagutu daiteke.

1985an Altamirako labar artea Gizateriaren Ondare izendatu zuen UNESCOk, irudientzat babes maila gorena bermatuz, izendapen hori 2008an eskualde kantauriarreko beste zenbait kobazulotara zabaldu zen, beraien artean Ekain.Altamiran, Santillana del Marren (Kantabria), 1879an aurkitutako margoak labar artearen lehen adierazpen identifikatuak dira.

arazi

Leave a reply

X