Azken aurkikuntzak: Astigarraga eta Askondo

Euskal Herrian labar arteari buruz ia dena ezagutzen zela pentsatzen zenean, Mañariko Askondon eta Debako Astigarragan aurkikuntza berriak egin dira.
Astigarraga Deban dago, Ekaindik hurbil, Goltzibar errekaren arroan.1967an fauna aztarnak aurkitu zituzten, indusketak 2005ean hasi ziren. Brontze Aroko lurperatzeak eta Azil aldian, Solutre aldi bukaeran, Erdi Paleolitoan eta Behe Paleolitoan tartekako erabilera dokumentatu dira.

Labar artea 2009ko indusketa kanpainan aurkitu zen, zeinuak dira nagusi. Kobazulo osoan lerro beltzak daude, forma, luzera edo zabalera desberdinetakoak.
Badira 16 marra pare gorri ere, motzak, eskuinerantz kolorea galtzen doazenak, eta azkenak kaltzitaz estaliak. Bada pigmentu beltz pilaketa bat ere, agian adierazpen zoomorfo bat, baina zaila da zehaztea, horma eta pigmentua kaltzitaz estalita daudelako. Zenbait lerro grabatu ere badaude, anitzak eta norabide desberdinetan orientatuak.

Irudiak beste leku batzuetakoekin alderatuz datatu dira, eskualde kantabriarrean antzeko irudiak Solutre aldian kokatu izan dira (duela 22.000-17.000 urte).
Askondo Mañariko Asko mendian kokatzen da, harrobi baten lanen eta indusketa klandestinoen ondorioz kalte handiak jasan ditu. Egungo sarrera ez da jatorrizkoa, bertatik hurbil dagoen arren.

Lehen aztarna arkeologikoak 1912an aurkitu ziren, 1962an bi leizeetako hartzen garezurrak identifikatu.
Irudiak 2011an aurkitu ziren, gehienak eguzki argia iristen den lekuan daude, ondorioz oso garbituak eta higatuak, paneletako baten oinean su bat ere izan zen.

Margo gorriak eta irudi grabatuak ikus daitezke, hamar zaldi, esku positibo bat, lerro biki serieak eta horman sartuko animalia hezur kaltzifikatu bat. Gravete aldiko datazioak eman zaizkie, duela 23.800 urte ingurukoak.

arazi

Leave a reply

X