Benta Laperra: euskal labar artearen antzindaria

Benta Laperra Euskal Herriko beste kobazulo apaindu gehienetatik desberdina da, bai irudiak egin ziren garaiagatik, baita erabili den teknikagatik ere. Bertako irudiak Euskal Herriko labar arte adierazpenik zaharrenetakoak dira.

Karrantza ibaiaren haranean, Raneroko Haitzetan kokaturiko Miron mendian adibidez, haitzulo eta leize ugari aurkitu daitezke. Inguru honen bereizgarria koba horietako askotan Paleolitoko gizakiak bizi izana da.
Bizkaia mendebaldea eta Kantabria ekialdean pilatzen diren Historiaurreko estazio multzo txiki batekin lotura estua duela dirudi. Bertan gehien ageri den animalia bisontea da eta eskema jakin bat jarraituz irudikatzen dute, egitura anatomikoan homogeneotasun morfologiko handia erakutsiz.
Euskal Herrian margorik ageri ez den koba apaindu bakarra da Benta Laperra, irudi guztiak zizelatuak dira.
1904ko udan Lorenzo Sierra ikerlaria Benta Laperrara hurbildu eta sarreratik nahiko gertu hartz baten irudi zizelatua aurkitu zuen, momentu horretan Kantabriako beste haitzulo batzuetan ere lanean ziharduten ikerlariak bertara hurbildu ziren.
1906an sarreratik gertu beste hiru irudi zoomorfo eta lerro formako zenbait motibo aurkitu ziren, 1950ean bisonte bat, 1978an zenbait ebakidura eta harkaitzaren forma aprobetxatuz eginiko bisonte bat.

Haitzuloaren sarrera, Historiaurreko bizilekua, oso zabala eta paisaia monumentaltasun handikoa da, irisgarritasun errazeko gune batean kokatzen da gainera. Agian edertasun horregatik erabaki zuten Paleolitoko gizakiek eremu hori apaintzea eta ez barruragoko partea.
Irudien garaia ezartzeko, beraiekin loturiko karbonatozko egiturak datatu dituzte, 25.700 urtetik eta 20.000 urterainoko datak ematen dizkigute, Gravete aldi aurreratukoak edo Perigord aldiaren hasierakoak.

arazi

Leave a reply

X