El Rincón: XXI. mendeko aurkikuntza

Bizkaia mendebaldean, Enkarterrietan, uraren milaka urteko ekintzak kareharrizko mendiak zulatu ditu. Haitzulo horietako batzuk Paleolitoko bizilekuak eta apaindurak dituzte. El Rincon (Karrantza) sistema espeleologiko baten parte da.

Atondoan 1983an aurkituriko aztarnategiko deposituak faktore meteorologikoen ondorioz oso higatuak daude. Barnean ere bada azaleko aztarnategi bat, Paleolitoko, Kalkolitoko eta Brontze Aroko materialekin.
Labar artea 2004an aurkitu zen, irudi grabatuak eta margotuak daude, El Rinconen berezitasun adierazpenak sarreran zein barruan aurkitzea bat da.
Margo gehienak alde sakonenean daude. Okre gorriarekin eginak, tamainaz nahiko txikiak dira eta oso galduak daude. Jatorriz irudi figuratiboak izan zitezkeen, baina kontserbazio egoerak irudiak interpretatzea asko zailtzen du.

Kanpoko argitan ageri diren lerro grabatuen arte izaera zalantzan jarri izan da, baina Benta Laperran antzekoak aurkitzean, Aurignac (35.000-28.000 urte) eta Gravete aldietako (28.000-21.000 urte) jarduera grafikoaren seinaletzat jo dira. Gainontzekoak barrurago aurkitzen dira, adibidez uro edo bisonte bat, orein zauritu bat eta uro bat.
Adierazpen zaharrenak margoak zirela pentsatu eta Madeleine aldiaren aurreko kronologia egotzi zitzaien. Antzeko irudidun beste kobazulo batzuetako datazioekin alderatzean, irudi zizelatuak berriagoak zirela uste zen.
Azken ikerketek bertako irudi zizelatu figuratiboen konbentzio estilistiko batzuk Gravete aldiaren bukaeran (28.000-21.000 urte) edo Solutre aldian (21.000-18.000 urte) kokatzen dituzte. Margoak berriz, beste koba batzuetako esperientziaren arabera, Goi Paleolitoaren edozein arotakoak izan daitezke, ez legoke grabatuen garaian kokatzeko arazorik.

arazi

Leave a reply

X