Ekainberri Euskal Kostaldeko Museoak sareko partaide

Basquetour Turismoaren Agentziak Euskal Kostaldeko Museoen sarea bultzatu du lurralde honetako museo desberdinak ezagutzera eraman eta balioan jartzeko. Ekainberri Ekaingo kobazuloaren erreplika ere museo sare horretako kidea da eta ekimen honen sorrera ospatzeko, irailak 28 ostiralean deskontu eta jarduera bereziak eskainiko ditugu.
Euskal Kostaldeak aberastasun ikusgarriak gordetzen ditu, horien artean noski bertako herriak eta herritarrak, eta nola ez, beraien lanaren adierazle diren museoak, sare honek gure arteko elkarlana bultzatuko du.
Elkarte berri hau hobeto ezagutu nahi baduzue, sartu http://www.losmuseosdelacostavasca.com:8008/ web orrian.

arazi

Leave a reply

X