Ekainfest 2017

Ekainak 17 larunbatean Ekainfest 2017 ospatuko da Zestoan,  UNESCOk Ekaingo haitzuloa Gizateriaren Ondare izendapenaren urteurrena ospatzeko2010ean sortutako jai egun bat.

Aurtengorako egun osoan zehar eta Sastarrain bailaratik Zestoako herrigunera artean burutuko den festa egitarau ezin zabalago bat antolatu dugu. Ekainberrira eta Lili Jauregira doako bisita gidatuak izango dira, Ekainberrin Historiaurreko kanpalekua irekiko da, Sastarrain baserri eskolako zalditegiko pottokekin jarduerak eta tailerrak burutu ahal izango dira, “Hartza Gipuzkoan” erakusketara bisita gidatuak, Historiaurreko olinpiadak, herriko tabernetan Pintxo Tourra, Irrien Lagunaken ikuskizuna, arkume erre dastaketa edo egun osoan zehar kale animazioa Zestuako Trikitilariek burututa.

Egun zoragarria da Historiaurrean murgildu eta parekorik ez duen ondare artistiko eta historiko bat ezagutzeko.

 

Ekainberri

Leave a reply

X