Cosquer: labar artea itsasoak berreskuraturiko kobazuloan

Calanque de la Triperie Mediterraneo Itsasoan dago, Marseillaren ekialdean. 1985an Henri Cosquer urpekaritza praktikatzen ari zen bertan  eta 175 metro inguruko itsaspeko tunel batean zehar kobazulo ikusgarri batetara iritsi zen.

Argazkiak errebelatzean margoturiko esku positibo bat ikusi zuen, berak eta lagunek hainbat bisita egin zituzten 1991an istripuz hiru urpekari hil ziren arte, labar artearen aurkikuntza orduan argitaratu zen.

Cosquer haitzuloaren sarrera aurkitzen den lekua

Irudien egiazkotasuna 1998an baieztatu zen, publikoarentzat itxirik dago eta sarrera blokeatuta istripuak ekiditeko.

Goi Paleolitoan gune hau estepa zen eta haitzuloa sakan baten zegoen, kostaldetik 10 kilometrotara eta itsas mailaren gainetik 120 metrotara. Izotz Aroaren bukaeran, itsas maila igo eta kobazuloaren sarrera itsaspean 37 metroko sakoneran geratu zen, oraindik ere kobazuloaren laurden bat bakarrik mantentzen da itsas mailaren gainetik.

Cosquer haitzuloko Zaldien Panelaren ikuspegi panoramikoa

Badirudi haitzulo hau ez zela eguneroko bizileku bat, bi fasetan erabilia izan zen “santutegi” bat baizik.

Ehunka irudi grabatu eta margotu daude bertan eta asko urpean galdu direla suposatzen da, 11 animalia espezie desberdin ageri dira, batzuk ia beste inon agertzen ez direnak, adibidez itsas zakurrak, hegaztiak edo arrainak.

Cosquer haitzuloko Eskuen Panelaren xehetasuna

Zeharkako esku asko ere aurkitu dira, beltzak eta gorriak, guztiak helduenak, ia denak atzamar bat baino gehiago falta dituztela. Giza errepresentazioak izan daitezkeen zenbait irudi eta sexu organo ar zein emeak izan daitezkeenak ere identifikatu dira.

Bi dekorazio fase izan zirela dirudi, eskuak, hatz markak eta animalia grabatuak duela 27.000 urte inguru eginak direla kalkulatzen da, Gravete aldian. Irudi figuratibo gehienak, batez ere animalia margotuak, duela 19.000-18.000 urte ingurukoak izan daitezke, Solutre aldikoak.

Ekainberri

Leave a reply

X