Rocamadour: Miragarrien haitzuloa

Rocamadour edo Miragarrien haitzuloa Hospitalet herrian dago, Quercy  eskualdean (Lot departamendua, Midi-Pyrénées). Erdi Aroko aztarna ugari dituen inguru bat da, baina bertan jendea bizi izan da duela 25.000 urte ingurutik gutxienaz.

1920ko urrian, kobazuloa dagoen lursailaren jabea zulo batean zebilen gordelekuak bertan eraikitzen zituzten animalien sarrera eragotzi nahirik, mineral konkrezio gorri eta zuriek erakarrita haitzuloan sartu zen eta labar artearekin topo egin zuen.

Rocamadour Erdi Aroko nukleoa, Lot departamenduan

1921ean publikoarentzat ireki zuten, marrazkien azterketa 1922an egin zen eta monumentu historikoa da 1923tik.

Manganesoz margoturiko zeharkako eskuaren xehetasuna, Rocamadour haitzuloa

Haitzuloa Alzou ibaiak osatzen duen arroilaren eskuineko aldean kokatzen da, badirudi garai batean inguru hau urpean aurkitzen zela, arrainen fosilak aurkitu baitira bertan. Pasabide labur batek eta 45 metro inguruko luzera, 25 metro inguruko zabalera eta 3 metro inguruko garaiera duen areto obalatu batek osatzen dute.

 

Sarreratik gertu dagoen hormetako batean kokaturiko zulo bat errepresentazio errealistaz eta eskematikoz estalia dago. Gutxienez, puntuaketekin lotura duten sei zeharkako esku daude, sei zaldi, orein bat eta katuki bat. Irudi grabatuak badaude, baita margo gorriak eta manganesoz eginiko margo beltzak ere.

Irudiek gutxienaz 20.000 urte dituzte, duela 25.000 urtekoak ere izan daitezke, Gravete aldiko datetara garamatzate. Quercy haraneko labar artearen fase zaharrenekin bat datozen irudiak dira, Cougnac, Pech-Merle eta Fieuxeko marrazkien estilo eta datazioekin bat letozke.

 

 

Rocamadour haitzulora edo Miragarrien Haitzulora sarbidea

 

Inguruan ura eramateko egin diren lanek haitzuloaren alderdi bat lehortzea eragin dute, horretaz gain, margoak sarreratik oso gertu daude eta eguzki argiaren eragina jasaten dute, guztiaren ondorioz, kontserbazio arazoak ikusten dira.

Ekainberri

Leave a reply

X