Azaroak 6. Zestoako Bainuetxea. 10:00etan

Euskal Herriko UNESCO Sarea (EHUS), UNESCOrekin erlazionatutako 19 erakunde publiko eta pribatuz osatutako sarea da: Eskola Elkartuen sarea (Red PEA), Liburutegiak, UNESCO Katedrak, UNESCO zentru eta klubak, Biosferako erreserbak, Geoparkeak, Sormenerako hirien sarea eta Munduko Ondare diren tokiak.

EHUS osatzen duten erakundeen asmoa UNESCOrekin eta euskal gizartearekin erlazionatutako elkargune izatea da.

Beraien ekintzak eta programak UNESCOren bost eremuetan kokatzen dira: hezkuntza, natur eta giza zientziak, kultura eta informazio eta komunikazioa. Era berean, 2030 agendarekin eta GIHekin duten konpromezua azaroak 6an Zestoako Bainuetxean erakustea nahi dute.

2015eko irailak 25an, Nazio Batuen Asanblea Orokorrak (NBE) Garapen Iraunkorrerako 2030 Agenda hartu zuen.

Agenda hau, garrantzia izugarria duen agenda bat bezala ulertu behar da, Nazio Batuen eskutitzean oinarritua eta pakea, elkarrizketa eta nazioarteko laguntza ardatz modura dituena. Herriaren eta herriarentzako tresna bat da. Gizartearen transformazioa eta eta pertsonak, planeta, garapena, pakea eta aliantzak ardatz dituen plana izanik.

EHUSetik uste dugu, euskal gizartearen aurrean era bateratu eta koordinatuan eta mundu osorako ikusmirarekin, pentsatzen jarri behar garela 2030 Euskal Agenda garatzeko bidean.

Erronka haundia dela jakinda EHUSetik 2030 Agendarekiko gure konpromezua ikusgai jarri nahi dugu eta euskal gizarteari erronka hau ere hartzera animatu nahi diogu.

Gauzak horrela, azaroak 6ko ekitaldian Garapen Iraunkorrerako Helburuak aurkeztuko dira eta EHUSeko kideen proiektu, programa eta ekintzen aurkezpen publikoa ere egingo da bertan, erakunde hauetan Helburu hauek nola garatzen diren agertuz.

Jardunaldiaren antolaketak Ekain Fundazioaren, Zestoako Bainuetxearen eta Zestoako Udalaren laguntza izango du.

PROGRAMA

10:00. Sarrera. • Josetxo Mendizabal Irigoien. Zestoako Alkatea. • María José Telleria Etxeberria. Gipuzkoako Foru Aldundiko Kulturako zuzendari nagusia eta Ekain Fundazioko Patronatuko kidea. • Leire Barriuso. Euskal Kosta Geoparkeko Zuzendaria eta Euskal Herriko UNESCO Sareko Batzordekoa. • Leire Madariaga. Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanen Zuzendaria. • Imanol Lasa Zeberio. Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernantza eta Komunikazio Diputatua.

10:35. Agenda 2030 eta Garapen Sostengarrirako Helburuak (GIH). • Arantza Acha. UNESCO Etxea-Euskal Herriko UNESCO Zentruko Zuzendaria.

11:00. Euskal Herriko UNESCO Sarea eta GIH. • Eskola Elkartua: Ikastola Lauaxeta. Aitor Pagaldai. • UNESCO Katedrak: − Garapen Iraunkorra eta Ingurumen Hezkuntza. Miren Onaindia. − Munduko Hizkuntza Ondarea eta Easo Politeknikoa. Itziar Idiazabal, Mikel Mendizabal eta Aroa Sagarzazu. − Kultur Paisaiak eta Ondarea. Maider Maraña. − Latinoamerikarako Giza Baliabideen Prestakuntza. Iziar Basterretxea.

11:30. GIHen inguruan Euskal Herriko beste siakera batzuk. • EROSKI Fundazioa. Alejandro Martinez Berriochoa. Director. • Eusko Ikaskuntza. Arrate Arin. • Bilbao International Art & Fashion. Edu Iracheta eta Rocio Sánchez.

11:45. Eztabaida eta hausnarketa.

12:00. GIH Erakusketaren inaugurazioa.

12:30. Ekainberri Bisita. (Ezinbestekoa da izena ematea)

14:00. Bazkaria. Zestoako Bainuetxea. (Ezinbestekoa da izena ematea)

Izen-ematea: https://goo.gl/forms/58VZ9FCnCzrP3vFX2

 

Recommend
  • Facebook
  • Twitter
  • Google Plus
  • LinkedIN
  • Pinterest
Share
Tagged in
Leave a reply