Ice Age Europe Jardunaldiak eta #IceAgeEuropeNow erakusketa Donostian

Martxoaren 15ean, Kultura zuzendari Maria Jose Telleriak, Gordailuko zuzendari Carlos Olaetxeak eta Ekainberriko gerente Juanjo Aramburuk #IceAgeEuropeNow erakusketa ibiltaria aurkeztu zuten. Erakusketa ibiltari hau apirilaren 24tik ekainaren 10era egongo da ikusgai Donostiako Zuloaga plazan, San Telmo Museoaren parean.

Ekainberrik bere burua proposatu zuen Ice Age Europe Museo Sareak 2018an ospatu behar zuen lehen bilera antolatzeko egoitza gisa, ekitaldia bere hamargarren urteurreneko ospakizunen barruan sartzeko helburuarekin. Horren bidez, sareko kideei gonbita egin nahi izan zaie, 2008an inauguratu zenetik hamar urte bete diren honetan, Ekain kobazuloaren erreplikaren inguruko errealitatea ezagutu dezaten.

Euskal Herriako Historiaurrearen beste gune batzuk ere sarean presente daude Ekainberri, Isturitze-Otsozelaia eta Santimamiñeko haitzuloen bitartez.

Carlos Olaetxea (Gordailua), Maria Jose Telleria (Gipuzkoako Foru Aldundia) eta Juanjo Aranburu (Ekainberri) ekitaldiaren aurkezpenean

Martxoaren 15etik 18ra Irungo Gordailuan egin zen  bileran Europan Historiaurrearen gaia lantzen duten zentro hauek hartu zuten parte: Prehistomuseum (Belgika), Krapina Neanderthal Museum (Kroazia), Isturitze-Otsozelaia eta Musée de l’Homme de Neanderthal la Chapelle aux Saints (Frantzia), Palaön eta Neandertal Museum (Alemania), MUSE-Museo delle Science (Italia), Santimamiñe, Ekainberri, La Roca del Bous, Altamira eta Cenieh (Espainia) eta Kents Cavern eta Gibraltar Museum (Erresuma Batua).

Bost urte dira Ice Age Europe sarea osatu zela eta, zentro bakoitzeko esperientzia partekatzeko egiten diren bileraz gain, jarduera berriak jarri dira abian, hala nola, Ice Age Europe aldizkari berria eta #IceAgeEuropeNow erakusketa, martxoaren 18an Bastida/Bastide–La Clairencera iritsiko zena Isturitze & Otsozelaia Haitzuloen eskutik eta Donostiara, berriz, apirilaren 27an helduko dena.

Meetingaren barneko  jardueren artean, Lezetxiki Paleolito garaiko aztarnategi garrantzitsura  bisitaldi bat burutu zen Alvaro Arrizabalaga doktorearen eskutik. Ostegun arratsaldean, meetingaren ondoren, bileren egoitza izan den Gordailura bisita gidatua eskaini zen. Ostiral arratsaldean, taldeak  Ekainberri bisitatu zuen eta larunbatean, talde osoa Iparraldera joan zen Isturitz eta Otsozelaiako haitzuloak miretsi ahal izateko. #IceAgeEuropeNow erakusketaren inaugurazioan ere parte hartu zuten. Erakusketa hori Trentotik (Italiatik) dator eta gero Donostiara iritsiko da apirilaren bukaeran.

 

#IceAgeEuropeNow erakusketa

 

Maria Jose Telleria (Gipuzkoako Foru Aldundia) eta Juanjo Aranburu (Ekainberri) aurkezpen ekitaldiaren une batean

Apirilaren 24tik ekainaren 10era Donostiako Zuloaga plazan izango da Ice Age Europe Sareak antolatzen duen #IceAgeEuropeNow erakusketa ibiltaria.

Mundu mailan oso ezaguna den Neanderthalen aztarnategian inauguratu zen, Neanderthal Museumen (Mettmann, Alemania). Ordutik Kroazia, Italia, Frantzia, Espainia eta Gibraltarren zehar bidaiatu du. Erakusketa gutxienez Europako 15 toki desberdinetan ikusi ahal izango da.

Erakusketan kalitate handiko eta formatu handiko argazkiak ikusteko aukera izango da. Argazki horietan, aurkikuntza txundigarriak, aparteko objektuak eta iragana eta orainaren arteko lotura sinesgaitzak ikusiko dira. Erakusketaren bidez, gure Europako kultur ondare komuna zabaldu eta esperimentatu nahi dugu eta Izotz Aroko ondarea guretzat zein gertukoa den jakinarazi. Erakusketa European Year of Cultural Heritage 2018 “Sharing Heritage” / “Ondarea partekatzen” 2018ko Ondarearen Europar Urteari egiten zaion ekarpena da.

Balore hauek azpimarratu nahi izan dira: Izotz Aroan denok “europarrak” ginen, mugarik gabe.

Garai horretako emakume eta gizonen antza izugarria dugu. Denok gara emigranteak (Afrikatik etorri ginen eta Europan zehar gelditu gabe ibili ginen Izotz Aroetan), Neanderthalen zati bat guregan dago…

Donostiako Zuloaga plazan dagoen bitartean, astearte, larunbat eta igandetan, Ekainberriko langileek, San Telmoko Museoarekin elkarlanean, bisita gidatuak eta erakustaldi edo tailer desberdinak egingo dituzte; horiei esker, bisitariek aukera izango dute historiaurreko errealitatera eta inguruan UNESCOk gizadiaren ondare izendatutako Ekaingo margo zoragarriak utzi zizkiguten gizakiengana gerturatzeko.

Ekainberri

Leave a reply

X