Bara-Bahau: hartzen kobazuloa

Dordoinako eskualdea, Frantzian, Paleolitoko labar artearen paradisu bat da, eta Vézère haranean beste inon ematen ez den arte mota horren kontzentrazioa ematen da, horren adibide bat gehiago da Trou de la Cocagne edo Bara-Bahau haitzuloa, Le Begue herrian kokatua.

Bara-Bahau haitzuloaren sarrera Le Beguen.

Haitzuloa bera aspalditik ezagutzen zen arren, bertako irudi grabatuak 1951ko apirilean aurkitu zituzten Norbert Casteret eta bere bi seme-alabek. Bere jatorrizko izena Trou de la Cocagne zen, Bara-Bahau okzitanierazko onomatopeia bat izan daiteke, sabaitik eroritako harri blokeek ateratako zaratari erreferentzia egiten diona.

Bara-Bahauko irudi grabatuaren xehetsauna, Le Beguen.

100 metro inguruko luzera, 12 metro inguruko zabalera eta 6 metro inguruko altuera duen haitzulo bat da. Bertako hormak “marratuak” dira, gogortasun maila desberdineko kareharrien eta buztinen higadura desberdinak sortutako egitura bat, horrek irudien kalkoak egitea zaildu zuen aurkikuntzaren ondoren.

Pertsonek kobazulo hau erabili aurretik, leizeetako hartzak bizi izan ziren bertan, horren lekuko dira kobazulo osoan zehar aurki daitezkeen atzaparkadak.

Bara-Bahauko hartz grabatuaren xehetasuna, Le Beguen.

Bertako irudi guztiak grabatuak dira eta espazioaren alderdirik sakonenean kokatzen dira, kasu batzuetan hartzak egindako markak aprobetxatu dituzte irudiak osatzeko.

Guztira 18 irudi zizelatu aurkitu dira, ildo finarekin grabatuak, batez ere animaliak dira, uroak, bisontea, hartza, elur oreina, oreina eta zaldiak daude, baina baita hartzaren atzaparkada baliatuz eginiko giza esku bat, falo bat eta sare formako zeinu bat ere.

Haitzuloaren giza okupazioa duela 80.000 inguru hasi zitekeen, irudiak duela 14.000 urte ingurukoak dira, Erdi Madeleine aldikoak.

1961etik Monumentu Nazionala da, jabego pribatukoa, baina publikoarentzat irekita dago, horretarako zenbait egokitzapen burutu dira.

Ekainberri

Leave a reply

X